Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Auto-gidaria airbagaren akats batek hil zuen

Auto-gidaria airbagaren akats batek hil zuen Emakume bat, hiru seme-alaben ama, hil egin zen auto-istripu batean. Heriotza horren arrazoia kolpeak eragindako garun-lesioa izan zen. Hildakoaren aitak demanda bat jarri zuen ibilgailu hori -Citroën Xantia bat- fabrikatu zuen enpresaren aurka, haren ustez ez zelako garun-lesiorik gertatuko airbagak egoki funtzionatu izan balu. Zamorako 2 zenbakidun Epaitegiko Lehen Instantziako epaileak, 2000ko irailaren 1eko epai batean, erabaki zuen frogaturik geratu zela kolpearen ondoren airbagaren eragingailuak ez zuela funtzionatu. Epaileak adierazi zuen, halaber, hortik aurrera zehaztu egin behar zela airbagak ez funtzionatu izana heriotzaren zuzeneko eta berehalako eragilea izan ote zen.

Autopsiaren ondorioak eta bolantearen gaineko kristalak jasandako kolpea kontuan izanik, epaileak deliberatu zuen kristaleko kolpe hori auto-gidariaren buruak han jo zuenean gertatu zela. Horretan oinarrituz, harreman bat finkatu zuen garun-lesioaren eraginez gertatutako heriotzaren eta airbagaren funtzionamendu ezaren artean, hark ongi funtzionatu izan balu ez zelako kristalaren aurkako kolpe bortitz hori gertatuko. Produktu Akastunengatiko Fabrikatzailearen Erantzukizun Legea aplikatuz, epaileak Citroën Hispania S.A. zigortu egin zuen hildakoaren seme-alaba bakoitzari 20 milioi pezetatako kalte-ordaina ematera, baita epaiketaren kostuak ordaintzera ere.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du