Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Eguberrietan eta beherapenetan egin ohi diren gastu handien ondoren, familien poltsikoak mehe samar geratzen dira, erabat hutsik ez bada. Eta orduan, premiak eraginda eta arkatza eskuan hartuta, gastuak murrizteari ekiten diogu.
Ez dago gutxiago gastatzeko formula magikorik, baina errazagoa izango da energia kontsumoa murriztu eta telefono, elektrizitate eta gasean tarifa merkeagoak kontratatzen baditugu. Ur, gas eta elektrizitatearen kontsumoari ahalik eta etekin handiena aterata ere aurreztu egingo dugu eta horretarako egokitu egin beharko dugu etxea: metagailuak, kontsumo txikiko bonbilak, termostatoak, ate-leihoetarako burletak... Erosketetan ere egin daitezke murrizketak: zerrenda hobeto pentsatu, behar dena besterik erosi ez eta preziorik onenak bilatuz gero, dirua aurreztuko duzu.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa