Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Webcam: Bizitza zuzenean, ordenagailutik

"Eskiatzera joango nintzateke bihar, baina ez dakit zer eguraldi izango dugun alde hartan". Hori jakiteko ez dugu zertan inori deitu edo albiste meteorologikoak irakurri.

  "Eskiatzera joango nintzateke bihar, baina ez dakit zer eguraldi izango dugun alde hartan". Hori jakiteko ez dugu zertan inori deitu edo albiste meteorologikoak irakurri. Internetekin konektatu eta dagokion orrialderaino jaitsita, informazio hori eskuratu ahal izango dugu, zuzeneko irudiak mugimenduan ikusi eta une horretan eskiategian duten tenperatura eta haizearen berri ezagutu. Bide beretik, Madrilen (Espainia) bizi den amonak iloba sehaskan ikusi ahal izango du, honen guraso naturzaleek, Soriako (Espainia) parke natural batean basozain dihardutela, bertara zuzendu dutelako beren webcam edo Interneterako berariazko bideo-kamera. Kontu hau ez da zientzia-fikzioa.

Horixe gertatzen da gaur bertan Estatu espainiarreko etxebizitza askotan. Zuzeneko irudia, mugimenduan, Interneten bitartez ere badoa egun toki batetik bestera. Orain bertan erabiltzaile orori, testuaz, irudi estatikoez eta gif bizidunez haratago joateko aukera ematen dio Sareak. Ordenagailuari konektaturik dagoen kamera batek, 9.000 eta 70.000 pezeta bitarteko preziodunak, zuzenean mugimenduzko irudiak (eskuarki, erdipurdiko kalitatekoak, egiari zor) igor ditzake; orrialde horrek duen helbidera konektatzen diren ordenagailuek jaso ahal izango dituzte irudi horiek, Sarearen bitartez: kamera horiek webcam (dagoeneko) ezagunak dira. Izen bera, jakina denez, zuzeneko bideo-sekuentziak eskaintzen dituzten orrialdeei edo orrialde-zatiei ere aplikatzen zaie.

Duela hilabete gutxi arte, apetatsuenetatik patrika beroen edukitzen duten bakanek bakarrik eduki zezaketen teknologia horretako aparailurik etxean. Arrazoia, betikoa, gehiegizko prezioa: egunean 24 orduz irudiak aktualizatuz kamera bat mantentzea benetako gastu garestia zen, banda-zabaleraren kontsumoa baitzen arazo benetan larria.

Egun, tarifa laua indarrean sarturik (ordubetez zein egun osoan konektaturik egotearren prezio bera ordainduko duzu eta), Interneteko orrialde pertsonaletan (webguneetan) webcam horiek erabiltzea ohiko kontu bilakatzen ari zaigu baina, halaz ere, beste urte batzuk ere igaroko dira zeinahi erabiltzailek, gaur inpresora daukan moduan, monitorearen aldamenean kamera jarri arte; dena den, erabiltzaileak berak sortzen duen mugimenduzko irudia jasoko duen kamera horretxen bidez erakutsi ahal izango du mundu osoan bere buruaren eta ingurunearen berri. Balizko erabilera hori generalizatu bitartean, munduko tokirik xelebreenetan ipinitako webcamen bidez eskura jartzen dizkiguten ehundaka leihoetara ateratzea aski izan dezakegu.

Instalazioa ez da oso aldrebesa

Geure irudiak igorri nahi izanez gero, Internetera konektaturiko ordenagailuari lotuta dagoen kamera digital bat eta horretarako berariazko softwarea (programa) baizik ez dugu behar. Kalitate oneko kamera, argitasun-kontrola eta nolabaiteko berme teknikoa eskainiko diguna, gaur egun 70.000 pezeta inguru kostatzen da baina galdakizu zorrotzegiak alboan utziz gero, 15.000 pezeta eta hortik beherako webcamik ere topa dezakegu hor zehar. Geronek egin dezakegu instalazioa, hardwarearekin batera datozen argibide soilak urratsez urrats betez.

Argi izan dezagun, hasi aurretik, zein diren webcam bat eta Internet bitarteko bideo-igorpenaren arteko aldea: bi sistemek ere zuzeneko irudiak helarazten dizkiote erabiltzaileari, bereizketa batekin, hau da, bide bidezko transmisioak banda-zabalera handiagoa eskatzen duela (kalitate on-oneko konexioa eginez) webcamen bitarteko irudi-igorpenak baino; horrez gainera, konplexutasun handiagokoa da, irudien etengabeko igorpena baita hori. Webcam batetik irudiak ikusi eta igortzeko ez da banda-zabalera handiagoren premiarik, tamaina txikiko imajina finkoak (hau da, abiadura jakin batez igorritako argazkiak) bidaltzen direlako, jasotzen dituen erabiltzaileari ohi baino mantsoago dabilen bideoa ikusten ari dela iruditzen bazaio ere. Webcamen abantaila nagusia begi-bistakoa da: kamera digital horietako batekin jasoriko irudiak ikusteko erabiltzaile jasotzaileak ez du berariazko programarik ipini behar, Internet Explorer, Netscape edo antzeko nabigatzaileen bidez ikusi ahal izango duelako.

Argazkiak egiazko denboran

Interneten nabigatzeak are eta egiazkoago dirudi, planeta osoan zehar hamaikatxo paraje eta txoko bisitatzen ditugunean. Jakinmin hutsa, mendian elurra ari duen edo hondartzan daudenak eguzkipean txigortzen ari diren jakitea, adiskideak Bartzelonako Katalunia Plazatik agurtzea, alabak egunean hiru ordu ikasteko eman zuen hitza betetzen duen egiaztatzea, ohean gaixorik dugula ama zaintzea, telebistak transmititu arte itxaron beharrik izan gabe gertakari bat ikustea eta beste asko dira webcam bat eskuratzeko internautak dituen arrazoi ugarietako batzuk.

Nahi adina nabigatzeko

  • www.viapolis.com Estatu espainiarreko hainbat hiritan barrenako ibilbidea eskaintzen du: Badajoz (Espainiako Plaza), Palma Mallorcakoa (Palmako Badia), Kadiz (Garaitzapen Plaza), Malaga (General Torrijos Plaza), Granada (Alhambra), Gasteiz (Ama Zuriaren Plaza), Alacant (Sant Joan hondartza), Bartzelona (Katalunia Plaza), Bilbo (Guggenheim), Donostia (Kontxa), Gijon (San Lorenzo hondartza), Las Palmas (Las Canteras hondartza), Logroño (Espaloi Plaza), Iruñea (Gaztelu Plaza), Santander (Sardinero), Sevilla (Giralda, Guadalquivir-etik ikusia), Tenerife iparraldea (Martianez lakua), Tenerife hegoaldea (Ameriketako hondartza), Valentzia (Udaletxe Plaza), Madril (Colon Plaza) eta A Coruña (Riazor hondartza).
  • www.barrabes.com Pas de la Casa, Sierra Nevada, Candachú eta Baqueira eski-estazioetara iristea bideratzen du.
  • www.comfm.com/webcam webcamen mundu osoko urtekariaren helbidea da, mundu zabalean dauden 2.436 helbide, jarduera eta gai ditu. Mundu osoan barrena Sarearen bitartez bidaiak egitea ahalbideratzen du eta ezarri diren azken kamerekin bat egiteko aukera ere eskaintzen digu.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto