Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Espainiako eski-estazioen % 40 aztertuta: Pistetako segurtasuna, urria

Estazioek behar bezalako zerbitzu-kalitatea eskaintzen dute, baina pisten eskiagarritasuna hala-moduzkoa da sarritan

Eskiatzen ikasten hasteko eta konparaketako taula

  • Monitorearekin ikasi. Onena adituaren eskutan jartzea da. Ondo ikasi eta maila ona lortu nahi badugu, beharrezkoa da hainbat urtetan hobekuntza-ikastaroak egitea.
  • Gorputza prestatu. Mendira igo baino lehen, zertxobait prestatuta egon beharra dago. Hankak malgu eta sendo egotea komeni da. Eskiatu aurretik berotze eta luzatze-ariketak egitea ere garrantzitsua da.
  • Eskiatzeko, gorputza babestu. Pistetan hotzetik babesteko modurik ohikoena geruzen sistema da: arropak kanpora ateratzen du izerdiak sortutako hezetasuna, baina gorputzaren berotasuna galdu gabe.
  • Lehen pistetan gauzak lasai hartu behar ditugu, hau da, erlaxatzen eta gozatzen saiatu. Eskiatzen ikasteko, laguntza, entrenamendua, erorketak, pazientzia eta hainbat denboralditako praktika behar dira. Baina, dena dela, lehen egunetik hasiko zara gozatzen.
  • Eskiak nola jantzi. Errazagoa da lautadan janztea aldapan janztea baino. Botaren zolako elurra kendu behar da, bestela bota ezingo da finkagailuan sartu. Ondoren, botaren punta finkagailuaren aurrealdean sartu eta bota eskiaren gainean zentratu. Botaren orpoarekin sendo sakatu behar da finkagailua itxi arte. Azkenik, finkagailuak botari ongi heltzen diola ziurtatu behar da.
  • Lehen pistetan gauzak lasai hartu behar ditugu, hau da, erlaxatzen eta gozatzen saiatu. Eskiatzen ikasteko, laguntza, entrenamendua, erorketak, pazientzia eta hainbat denboralditako praktika behar dira. Baina, dena dela, lehen egunetik hasiko zara gozatzen.
  • Eskiak nola kendu. Botaren finkagailua askatzeko mekanismoa botaren atzealdean dago. Beherantz sakatu behar zaio.
  • Aldapan zutik egon: funtsezkoa da aldapetan zutik egoten jakitea. Erori edo labaindu gabe egoteko, beharrezkoa da gorputzari angelu egokia ematea eta eskien ertzetan euskarritzea.
  • Erorketak: erortzean, diagonal bat egiten saiatu behar dugu eta eskiak maldan zeharretara jartzen ahalegindu.
  • Edozein igogailutara igo baino lehen, beharrezkoa da segurtasunez kargatzen, muntatzen eta deskargatzen jakitea.
  • Ur asko edan ez deshidratatzeko.
  • Kontuz alkoholarekin. Eskia ez da bateragarria ez alkoholarekin ez drogekin.
  • Norberaren mugak ezagutu eta onartu behar dira. Nekatu baino lehen gelditzea komeni da.
  • Gogora dezagun garrantzitsuena ondo pasatzea dela, ez daukagu inori ezer erakutsi beharrik. Normala da ikasi nahi izatea eta gure buruari erronkak jartzea. Baina izan gaitezen errealistak; bestela, gure eta besteen segurtasuna arriskutan jarri ahal izango dugu eta.
  • Mendi garaietako eguzkiak, hotzak eta tenperatura-aldaketa zakarrek bigarren mailako ondorioak sortzen dituzte, eta produktu kosmetikoekin arindu behar dira. Erabil ditzagun krema hidratatzaile aberats eta emolienteak.
  • Egun osoa eskiatzen ibili eta gero, saia gaitezen gelan tenperatura handiegia ez izaten; hori saihesterik ez badugu, ez diezaiogun larruazalari kalte gehiagorik eragin janari oso beroak edo minak janez, eta alkohola eta kafeina alde batera utziko ditugu.
  • Zenbat eta gorago joan eguzki-erradiazio handiagoa (ehuneko lau handiagoa altitudean 300 metro bakoitzeko). Eta kontuan hartzen badugu elurrak argiaren % 80 islatzen duela, oso erraza izan daiteke bizirik "kiskaltzea". Erabil ditzagun krema babesleak, batez ere izpien kontrako erabateko pantaila eskaintzen dutenak. Ez ditzagun ahaztu, halaber, ezpainetako baltsamoa eta begiak babesteko eguzkitarako betaurreko homologatuak.

KONPARAKETAKO TAULA

Estazioek behar bezalako zerbitzu-kalitatea eskaintzen dute, baina pisten eskiagarritasuna hala-moduzkoa da sarritan
Egun erdia(*) Egun osoa 2 egun Denboraldia
Alto Campoo (Santander) 2.050 3.200 5.800 55.000
Vallter 2.000 (Girona) 3.100 3.400 6.800 62.000
Navacerrada (Madrid) 2.800 (1) 4.000 8.000 50.000
Candanchú (Huesca) 2.800 4.100 8.000 70.000
Astún (Huesca) 2.800 4.100 8.000 70.000
Panticosa (Huesca) 2.600 3.500 6.400 65.000
Valdesquí (Madrid) 2.300 4.100 8.200 (3)
Sierra Nevada (Granada) 3.150 4.100 8.200 70.000
La Molina (Girona) 3.300 4.200 7.400 61.000
Formigal (Huesca) 3.850 (2) 4.300 8.200 80.500
Baqueira (Lleida) 2.600 (**) 4.900 9.300 107.000
Batezbesteko tarifa 2.850 3.990 7.663 69.050

Tarifa hauek helduen eta goi-denboraldiko abonuenak dira

(*) 13:00etik aurrera

(**)14:00etatik aurrera

(1) 13.30etatik aurrera

(2) 12.30etatik aurrera

(3) Valdesquin ez dago denboraldirako abonurik

Eski estazioetako segurtasuna
Estación Pista zabalak, pilaketarik ez Zutabe babestuak Bidegurutze arriskutsuen seinalizazioa Balizak jartzea Seinalizazioa
Valdesquí (Madrid) Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Navacerrada (Madrid) Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Baqueira (Lleida) Oso ongi Ongi Oso ongi Ongi Oso ongi
Vallter 2.000 (Girona) Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Candanchú (Huesca) Erdipurdi Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Alto Campoo (Santander) Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Formigal (Huesca) Erdipurdi Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Panticosa (Huesca) Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
La Molina (Girona) Oso ongi Ongi Gaizki Oso ongi Oso ongi
Sierra Nevada (Granada) Ongi Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Astún (Huesca) Erdipurdi Ongi Gaizki Ongi Oso ongi
BALORAZIO OROKORRA Ongi Ongi Erdipurdi Oso ongi Oso ongi
Estación Sakanen aurreko babesa Pisten mantentzelanak Elurguneen seinalizazioa BALORAZIO OROKORRA(1)
Valdesquí (Madrid) Oso ongi Ongi Ongi Ongi
Navacerrada (Madrid) Oso ongi Ongi Erdipurdi Ongi
Baqueira (Lleida) Erdipurdi Ongi Erdipurdi Ongi
Vallter 2.000 (Girona) Erdipurdi Ongi Ongi Erdipurdi
Candanchú (Huesca) Erdipurdi Ongi Erdipurdi Erdipurdi
Alto Campoo (Santander) Erdipurdi Ongi Erdipurdi Erdipurdi
Formigal (Huesca) Mal Ongi Ongi Gaizki
Panticosa (Huesca) Gaizki Ongi Erdipurdi Gaizki
La Molina (Girona) Erdipurdi Ongi Ongi Gaizki
Sierra Nevada (Granada) Gaizki Ongi Ongi Gaizki
Astún (Huesca) Gaizki Ongi Erdipurdi Muy deficiente
BALORAZIO OROKORRA Gaizki Ongi Erdipurdi Gaizki

(1) Ponderazioan gainerakoek baino balio handiagoa izan dute bi atalek: bidegurutze arriskutsuen seinalizazioa eta sakanen aurreko babesa.

Eskiatzeko
Pistak eta ordutegia (1) Baliza bidez itxitako pisten zainketa (2) gogailuak (3) Azken puntuazioa Balorazio orokorra
Panticosa (Huesca) Ongi Oso gaizki Gaizki 4,2 ptos Mal
Vallter 2.000 (Girona) Gaizki Oso ongi Ongi Oso gaizki l 4,4 ptos Erdipurdi-Gaizki
Candanchú (Huesca) Excelente Oso gaizki Oso gaizki 4,4 ptos Erdipurdi-Gaizki
Valdesquí (Madrid) Gaizki Onargarri Gaizki 4,5 ptos Erdipurdi
Astún (Huesca) Ongi Gaizki Gaizki 4,8 ptos Erdipurdi
Alto Campoo (Santander) Gaizki Ongi Onargarri 5 ptos Erdipurdi
Formigal (Huesca) Oso ongi Oso gaizki Aceptable 5,5 ptos Onargarri
La Molina (Girona) Ongi Oso ongi Mal 5,7 ptos Ongi
Navacerrada (Madrid) Mal Excelente Bikain 6,9 ptos Ongi
Baqueira-BERET (Lleida) Bikain Bikain Ongi 7,7 ptos Oso ongi
Sierra Nevada (Granada) Oso ongi Bikain Bikain 8,3 ptos Bikain
Batez besteko nota Onargarri Onargarri Erdipurdi 5,6 ptos Erdipurdi

(1) "Pistak eta ordutegia" sailean hiru aldagai aztertu dira: eskiatzeko moduko kilometro kopurua guztira, pista moten arteko proportzioa zailtasuna kontuan izanda eta estazio bakoitzaren ordutegia.

(2) (3) Igogailuetan lau aldagai aztertu dira: igogailuen garraio-gaitasuna, teleaulki, teleaulki desenbragagarri eta telekabina kopurua..

Laburbilduz
Eskiatzeko Estazioko zerbitzuen kalitatea Pisten segurtasuna Eguneko forfaitaren prezioa
Valdesquí Erdipurdi Gaizki Ongi 4.100 Pta.
Astún Erdipurdi Onargarri Oso Eskasa te 4.100 Pta.
Panticosa Gaizki Ongi 4.100 Ptas.
Vallter 2000 Regular-Mal Ongi Erdipurdi 3.400 Pta.
Candanchú Erdipurdi al Ongi Erdipurdi 4.100 Pta.
Formigal Onargarri Ongi Eskasa 4.300 Pta.
Alto Campoo Erdipurdi Oso ongi Erdipurdi 3.200 Pta.
Navacerrada Ongi Oso ongi Ongi 4.000 Pta.
Baqueira Oso ongi Bien Buena 4.900 Pta.
La Molina Onargarri Oso ongi Eskasa 4.200 Pta.
Sierra Nevada Excelente Oso ongi Eskasa 4.100 Pta.
BATEZ BESTEKOA Erdipurdi Ongi Eskasa 4.045 Pta.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto