Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Espainiako eski-estazioen % 40 aztertuta: Pistetako segurtasuna, urria

Estazioek behar bezalako zerbitzu-kalitatea eskaintzen dute, baina pisten eskiagarritasuna hala-moduzkoa da sarritan

  Zerbitzu honek hiritar askoren aisialdia betetzen du, era osasungarrian bete ere; esate baterako, iaz 5 milioi bisitari izan zituzten estazio hauek. Eskien zale ona zorrotza da eta ia inoiz ez da gustura geratzen; dena den, jarrera hori ez da harritzekoa, eskiatzea oso garestia baita: diru asko behar da bai joan-etorrietarako (estazioak oso urruti daude toki guztietatik

Aurten, ehunka mila pertsonak bisitatuko dituzte estatu espainiarreko 28 eski-estazioak, denboraldi honetarako ia 6.000 milioi pezeta inbertitu dituztenak. Zerbitzu honek hiritar askoren aisialdia betetzen du, era osasungarrian bete ere; esate baterako, iaz 5 milioi bisitari izan zituzten estazio hauek. Eskien zale ona zorrotza da eta ia inoiz ez da gustura geratzen; dena den, jarrera hori ez da harritzekoa, eskiatzea oso garestia baita: diru asko behar da bai joan-etorrietarako (estazioak oso urruti daude toki guztietatik), bai kirol honetarako behar den arropa berezia erosteko, bai bota, ohol, finkagailu eta bastoiak erosi edo alokatzeko, eta bai forfaita ordaintzeko, hau da, jaitsierak egiteko guneetara etengabe igotzen duten igogailu mekanikoak erabiltzeko behar den txartela ordaintzeko, egunean 3.200etik ia 5.000 pezetara kostatzen dena estazioen arabera.

Eta gainetik eguraldi eskasa egiten badu edo elur gutxi nahiz kalitate txarrekoa badago, erabiltzaileak zein eski-estazioetako profesionalek egindako inbertsioa eta ahalegin logistikoa hutsean geratzen dira. Baina eski alpinoaren ondoriozko gastu eta zalantza horiek guztiak (iraupen-eskirako ez dira igogailuak behar, eta beraz, kirolariak ez du forfaita ordaindu beharrik) ez dira zaleen jarrera kritikoaren arrazoi bakarra. Badira beste batzuk, eta garrantzitsuak gainera. CONSUMERek Espainiako era guztietako 11 estazio aztertu ditu sakon-sakon. Horretarako, eskiatzaile adituak bidali ditu probok tokian bertan egitera. Ikerketatik ondorioztatzen denez, nahiz eta estazioek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea oro har ona izan, eskiagarritasuna (eskiatzeko kilometro-kopurua, pisten kalitatea eta zaintza, eta igogailuen garraio-gaitasuna nahiz erosotasuna besteak beste), salbuespenak salbuespen, kaskarra da. Eta garrantzitsuena, pistek erabiltzaileari eskaintzen dioten segurtasuna urria da estazio erdietan. Estazio guztietan larrialdietarako azpiegiturak (heliportua, osasun-sorospena eta megafonia) oro har egokiak badira ere, bost estaziotan (Astun, Sierra Nevada, La Molina, Panticosa eta Formigal) kale egin dute pistetan eskiatzaileari eskaintzen dioten segurtasunean. Hiru bakarrik dira pistetako segurtasunaren inguruko azterketa hau gainditu dutenak: Valdesqui eta Navacerrada (biak txikiak eta Madrilen) eta Baqueira-Beret (handia eta Lleidako Aran bailaran). Akats gehien ondorengo alderdietan antzeman ziren: sakanetako babesetan eta elurrik gabeko guneen seinaleztapenean -aztertutako estazio batek ere ez du azterketa honetan batez beste nahikoa lortu-. Gurutzagune arriskutsuen seinaleztapenean, estazioen % 20k egin dute porrot, nahiz eta gainerakoetan egoera oso egokia izan. Ondoen dauden alderdiak (estazio guztiek gainditu baitituzte) igogailuei eusten dieten piloien babesa, seinaleztapena (ikusteko modukoa izateagatik) eta pisten mantentze-egoera dira.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto