Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxean zaharrak edukitzea: Zaintzaileen lana ez da aintzat hartzen

Gizarte garatuetan demografiaren bereizgarrietako bat populazioa geroz eta zaharrago izatera iristea da. Fenomeno horren zergatiak bi eratakoak dira, batez ere: herrialde garatu guztietan bizitzeko itxaropena dezente luzatu da (estatu espainiarrean, adibidez, emakumeak batez beste ia 82 bizi dira orain eta gizonezkoak, berriz, 74tik gora) eta jaiotza-kopuruaren jaitsiera.

Familia, zaharraren funtsezko euskarria

Sociedad Española de Geriatría y Gerontología elkarteak 1998an eginiko azterketaren arabera, zaharren %30 familiarekin bizi da Estatu espainiarrean. Portzentaje hori altua da, Europako beste estatu batzuetakoen aldean: horietan, zahar gehientsuenek bestelako bizimoduak aukeratzen dituzte, hala nola zaharren egoitzak eta etxebizitza babestuak. Bestelakotasun horien zergati nagusiak zaharren egoitzetan dauden plazen urritasuna (65 urtez gorako ehun pertsonako hiru plaza eskas baizik ez dago) eta, kontu hauetan, tradizional edo kontserbatzaileagoa den gizarte espainolaren eragin handiagoa dira.

Estatu espainiarreko hiritar gehienek (%84k) zaharrak zaintzea seme-alaben kontua dela uste dute, baina %24k bakarrik sinesten du etsi-etsian, etorkizunean ere ardura hori seme-alaben kontua izango dela. Halaz ere, aiton-amonen asistentziaren premia etengabeko bihurtzen denean, beharrezko laguntza familiak eskaini behar duela pentsatzen du %29k, zerbitzu sozialen eginkizuna %37k eta, azkenik, bai batzuek bai besteek konpondu beharreko arazoa dela dio %29k.

Zaharren hiru adinak eta premiak

Hirurogeita hamar urte bitarteko pertsonen premiak eta behar duten zainketa, aurrejubilatuen multzoko pertsonek dituzten berberak dira: aisialdia betetzea, baliagarri sentitzea, besteekin harremanak izatea, ezagutza transmititzea eta jolastea, olgatzea. Aurreraxeago, 70-75 urteko adinean bestelako premiak agertzen dira: bakardadea adorez onartzea, diru-sarreren ezinbesteko murrizketari errealismoz eta nolabaiteko etsipenez aurre egitea eta eguneroko jarduerak betetzea. Prebentzio gerontologikoaz arduratzeko osasun-alorreko profesionalen asistentzia eta azpiegiturak eskatzen dituzte eta, gainera, beren autonomia eta giza harremanak gauzatzea erraztuko dizkieten zaintzaileen eta ekipamenduen premia dute.

Espainian dagoen tamalezko errealitatea, aitzitik, arras bestelakoa da: gaur egun martxan dauden gerontologiazko azpiegiturak ez dira populazioaren sektore horrek dituen premiak asetzeko behar bezainbestekoak. Horrelako gabeziek (batez ere laurogei urtez gorako pertsonengan) duten eragin latzak agerian uzten du zahar-biztanleriara bideratzen diren fondo publiko eta pribatuen munta areagotzeko premia.

Gaixotasun ohikoenak

Geriatriak hiru adin-multzo finkatu ditu: horietako bakoitzean zaharren gaitzak ere aldatu egiten dira, hein batean. Lehenik, 65-75 urteko pertsonak "zahar gazteak" dira. Jubilatu berriak dira horiek, baina gaitasun motriz eta intelektualak bete-beteak dituzte oraino. Aurreraxeago, 75-85 urtekoak, "zaharrak" dira, besterik gabe. Eta 85 urtetik gorakoak gerontologoek "oso zahar" gisa sailkatu dituzte. Zaharren berezko gaixotasunak -zaintzaileek aurre egin beharrekoak- lau multzotan banatu dituzte espezialistek. Zahar guztien %60tik %80 bitarte arazo osteoartikularrak nozitzen dituzte (artrosi eta artritisak, gehienbat) eta gaixotasun kardiobaskularrek, berriz, populazio horren %50-%70ean dute eragina eta zaharren %40k kasik izaten ditu garun-nerbio sisteman arazoak. Gernu-aparatuaren gaitzek ere agerpen handia dute. Hala eta guztiz, adituak eta ahaideak gehien kezkatzen dituzten gaixotasunak dementzia, garun-nerbio sistemari dagozkionak eta Alzheimer gaitza dira, dudarik gabe.

Gaixotasun eta adinen sailkapen horien agerpenak hamaika eratakoak dira, bizi-itxaropenak hobetzen diren heinean. Nerbio-sistema zentralaren gaitzak (dementzia eta Alzheimer, adibidez) eta gaixotasun kardiobaskularrak areagotu egin direnez, lehendabiziko adin-multzoak ("zahar gazteak" eta "zaharrak") ahalik eta luzaroen osasun-egoera onean mantentzea da helburu nagusia.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto