Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKIren edukiak

Berrerabili eta aurreztu

Logotipo gripe A
  • EROSKIn poltsak berrerabiltzearen alde gaude, eta horregatik saritzen zaitugu

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Telefonicak jaiegunak lanegun gisa kobratu zituen

Telefonicak errekurtsoa aurkeztu zuen emakume baten erreklamazioa bertan behera uzteko. Emakumeak 1999ko urtarrilaren 6an eta martxoaren 19an egindako telefono dei batzuen zenbatekoa zela eta jarri zuen erreklamazioa, astegunetako tarifa ezarri baitzitzaien, bezeroaren ustez jaiegunak izan arren. Eta erabiltzaileak arrazoi zuen.

Lan Zuzendaritza Orokorraren ebazpena tarteko, egun horiek jaiegun izan ziren Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoan. Burgosko Lurralde Entzutegiak 2000ko urtarrilaren 5eko epaian dio bezeroak ez duela zertan galdeturik -Telefonicak esaten zuen bezala- egun jakin batean jaiegun edo asteguneko tarifa ezarriko den. Konpainiaren arabera, okerreko erantzuna emanez gero izango luke erantzukizuna Telefonicak. Baina Entzutegiak dio ez dela beharrezkoa kontsumitzaileak 1004 Arreta Pertsonalerako Linearen bitartez egin horiek jaiegun ala astegun gisa hartzen diren galdetzea, zentzuzkoa baitzen Telefonicak egun horietarako jaiegunetako tarifak izango zituela pentsatzea.

Esandakoagatik, errekurtsoaren kostuak Telefonicari ezarri zitzaizkion. Izan ere, erreklamazioaren zenbatekoa (736 pezeta) txikia izan zela kontuan izanda, jokaera moderatu eta zuhurragoa izan zen ebazpen arbitrala onartzea, hain kopuru txikiko erreklamazioa ordena publikoko gai gisa planteatu beharrean.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du