Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Osasun aseguruak eman ezin zituen prestazioak agintzen zituen

  Kantabriako bikote batek aseguru etxe baten "Urrezko Poliza" (estaldura gorenekoa) kontratatu zuen 1984an. 1990eko amaiera aldera bularreko kartzinoma diagnostikatu zioten emakumeari. Ebakuntzaren gastuak aseguru etxeak ordaindu zituen, baina ondorengo erradioterapia tratamendua ez, beste autonomia erkidego batean egin zelako, garai hartan Kantabriako eritetxeek ere ez baitzuten tratamendu hori eskaintzen. Konpainiak ehun mila pezetako borondatezko konpentsazioa besterik ez zuen eskaini (borondate onaren adierazpen gisa eskaintzen dena, baina legeak derrigortu gabea).

Geroago, kimioterapia tratamendua egin behar izan zuen emakumeak, baina orduan ere ezin izan zuen Kantabrian hartu, aurreko aldiko arrazoi beragatik. Hitzartutako polizako klausula baten arabera, asistentzia Kantabriako probintziaren barruan eskainiko zen eta kontratatzaileei emandako zerrendetan agertzen ziren medikuen lan-sariak ere sartzen ziren.

Bikoteak demanda jarri zuen aseguru etxearen aurka eta Kantabriatik kanpoko tratamenduaren eta eritetxeko gastuak erreklamatu zizkion. Epaitegi Gorenak, 2000ko uztailaren 17ko epaian, arrazoia eman zien eta 9.609.533 pezetako kalte-ordaina eta interesak zor zitzaizkiela erabaki zuen. Gorenaren arabera, polizak babesturiko zerbitzuak eskaintzeko garai hartan Kantabrian metodo egokirik ez bazegoen, Aseguruetako Kontratuen Legeko 105. artikulua urratu zen, aseguru etxeak eskaini ezin zituen prestazioak hartu baitzituen bere gain.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du