Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kirofanoko infekzioagatiko kalte-ordaina

Emakume batek Stafilococus aureus birusak eragindako infekzioa harrapatu zuen ebakuntza batean zehar. Infekzioaren ondorioz ezindurik egon zen 189 egunez eta bi orbain geratu zitzaizkion lepoan.

Emakumeari bi milioi pezeta eta interesak kalte-ordain gisa eman behar zitzaizkiola ebatzi zuen Epaitegi Gorenak, ezgaitasun denbora eta aztarnak kontuan izanik. Gorenaren iritziz, batzuetan arriskua eta kaltea sendagileen lanaren ondorio ekidinezinak direnez, gaixoak bere egin behar du arriskua, arriskuaren berri eman bazaio behintzat; baina kasu honetan frogaturik geratu zen osasun zerbitzuak ez zituela komeni ziren prebentzio neurriak hartu (antibiotiko bidezko tratamendua, esate baterako).

2000ko uztailaren 13ko epaiak jasotzen duenez, ez zen egiaztaturik geratu gaixoak jasan zuen kaltea ebakuntzaren ezinbesteko ondorioa zenik, eta beraz, gaixoak ez zuen hori jasan beharrik. Horrela, Andaluziako Osasun Zerbitzuaren erantzukizuna zenez, eskatutako kalte-ordaina ordaintzera behartu zuen Zerbitzua.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du