Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak (UCE) hainbat markatako muskuilu, txirla eta berberetxoen laginak bidali zituen laborategi baimendu batera, produktu horien metal edukia egiaztatzeko. Lagin batean onartutakoa baino kadmio kopuru handiagoa agertu zen eta UCEk horren berri eman zion Madrilgo Udalari, Espainiako Kontsumo Institutuari eta Madrilgo Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari eta produktua berehala merkatutik erretiratzea eskatu zuen gero.
Prentsa oharra TVEn emititu zen. Marka afektatuaren jabe den enpresak demanda jarri zuen UCE eta TVEren aurka, UCEren salaketa zuzena ez zela eta TVEk behar ziren egiaztapenak egin ez zituela uste zuelako, salaketa administratiboa artxibatu egin zela kontuan izanik. 75 milioi pezetako kalte-ordaina eskatu zuen.
Epaitegi Gorenak ezetsi egin zuen demanda 2000ko ekainaren 6ko epai bidez. Lehenik eta behin, UCEren jokaera bidezkoa izan zelako, giza kontsumorako kaltegarritzat jotzen zuena salatu baitzuen eta helburua bidezkoa eta ordenamendu juridikoak babestua zelako. Eta salaketa administratiboa azkenean artxibatua izateak ez du esan nahi UCEren jokaera erruduna edo zabarkeriazkoa izan denik. TVEri dagokionez, Gorenaren aburuz telebista kateak informazio zuzena askatasunez komunikatzeko eskubidea baliatu besterik ez zuen egin, UCEren salaketaren berri besterik ez baitzuen albistean eman.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa