Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxe baten jabekideak titulartasunari eutsi, ondasun higiezinen zerga ordaindu ez arren

Duela urte pare bat etxe zahar bat erosi nuen lagun batekin, berritu eta erabiltzeko asmoz. Eskritura bion izenean dago, baina obra proiektuan bera bakarrik ageri da, izen bakarra ager zitekeelako eta berea eskrituretan lehena agertzen zelako. Hainbat gorabehera dela eta, asmoak bertan behera uztea erabaki genuen, baina orain nirekin harremanetan jarri da laguna eta esan dit etxea erosi genuenetik kontribuzioa berak ordaindu duenez, etxearen legezko jabe bakar bihurtu dela. Horrela al da? Zein egoeratan nago ni? Zer egin dezaket arazoa konpontzeko?

Galdera honetan planteatzen den auzia hauxe da: etxea erosi zenetik (bi urtean) Ondasun Higiezinen gaineko Zerga jabekideetako batek bakarrik ordaindu izanak higiezinaren jabetza osoa hari ematen dion ala ez. Erantzuna ezezkoa da, eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kontzeptuagatik jabekideak ordaindu duen kopuruaren erdia ordaindu egin behar lioke besteak, kasu honetan irakurleak. Jarraitu beharreko urratsei dagokienez, beraz, lehenik ordaindutako kuotaren erdia ordaindu beharko lioke beste jabekideari eta hala egin duela jasota utzi. Dirutan eta eskura ordaintzen badio, ordainketaren kontzeptua zehazten duen ordain-agiria eskatu beharko dio hartzaileari.

Etorkizunean horrelako egoerarik gerta ez dadin, bien izenean dagoen kontu batean helbidera liteke zerga (kontu mankomunatu edo solidarioan, euren harreman eta interesen arabera) eta jabe biek diru kopuru berberak sartu, gastu horri edo etxearen beste gastu komunei erantzuteko. Araudi fiskalari jarraituz -Zerga Arau Orokorra eta Hazienda Lokalen Legea- zerga prestazioak betetzera behartuta dagoena ondasunaren legezko titularra edo titular naturala da. Titular bi edo gehiago badira, Haziendaren aurrean elkarrekin egin beharko diote aurre ordainketari. Indarrean den legeriaren arabera, aldeetako batek erantzun ez badu, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga gisa ordaindutako kuotaren %50 eskatu ahal izango dio besteak, baina ez du inolako legezko oinarririk etxearen titulartasun osoa bereganatzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du