Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Jabeen batzarreko aktak inpugnatu edo aldatzeko prozedura.

Jabeen elkarteetan Batzarraren ondoren akta itxi egin behar izaten da, lehendakariaren eta idazkariaren sinadurarekin, gehienez ere 10 eguneko epean. Hori baino beranduago egitea, adibidez hilabetera, akta inpugnatzeko arrazoia izan liteke? Bestalde, akta idatzi eta jabeei bidali behar zaie; baina, beranduen dela, zenbat denborara bidal liteke akta, bizilagunek hala nahi badute zuzenketak egin ditzaten? Berandu bidaltzea inpugnatzeko arrazoia da?

Lehen galderari dagokionez, hau da, Batzarra egin eta hilabetera akta ixtea inpugnatzeko arrazoi ote den (Jabetza Horizontalaren Legeak hamar eguneko epea ezartzen baitu), erantzuna ezezkoa da. Hala ere, akta ixteak erabakiak bete beharreko bihurtzea dakarrenez, akta berandu ixten baldin bada, hartutako erabakiak ere beranduago bihurtuko dira exekutibo. Eta erabakiaren izaera eta edukiaren arabera, bizilagun elkartearentzat kalteak sor daitezke horretatik eta hori lehendakariaren eta idazkariaren erantzukizuna litzateke, legezko betebeharrak zuzen bete ez dituztelako; baina horrek ez du akta inpugnatzeko biderik ematen. Erabakien inpugnazioari buruz, JHLko 18. artikuluak inpungatzeko arrazoi gisa jotzen ditu Legearen edo estatutuen aurkako diren erabakiak, bizilagun elkartearen interesentzat kaltegarri direnak edo/eta horrelakorik jasateko betebehar juridikorik ez duen bizilagunen bati kalte larria eragiten badiote edo zuzenbideak ezarritako baldintzak bete gabe hartutako erabakien kasuan. Ez da eperik ezartzen. Hala ere, jabeak edo jabeek, hala erabakitzen badute, beren betebeharrak epeen barruan betetzea eskatu behar liokete lehendakariari eta idazkariari.

Jabeak edo Jabeen Batzarrak ere lehendakariaren edo idazkariaren zabarkeriagatiko atzerapenak eragindako kalteen ordaina ere eska diezaiokete. Bigarren galderari buruz, hau da, akta itxi eta jabeei bidaltzeko epea eta atzerapena inpugnaziorako arrazoi den ala ez, 9. artikuluan ezarritako prozedura jarraituz bidali beharko zaie akta bizilagunei, baina ez da horretarako legezko eperik ezartzen. Legeak ezartzen duen bakarra administrazio ona egiteko betebeharra da eta hori lehendakariaren gain uzten da.

Betebehar hori ez betetzeak kalte eta galerak eragin ditzake eta ondorioz, kalte-ordaina emateko derrigortasuna. Baina Legearen 18. artikuluaren arabera, ezin da erabakien aurka egin. Hala ere, kanpoan diren jabeei jakinarazpena egiteko derrigortasuna jasotzen du Legeak, 9. artikuluko prozeduraren arabera eta kasu horretan ere ez da eperik aipatzen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto