Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eguneko menuak: 12 hiritako 143 menu azterturik: Menuen erdiaren nutrizio kalitatea, eskasa

Ehunka milaka pertsonak jatetxeetan egunero jaten dituzten menuen ia erdia kalitatea kaskarrekoa da nutrizio aldetik; hala ere, bezeroari eskaintzen zaion arreta ona da orokorrean, indarrean den araua betetzen ez duten kasu batzuk ere aurkitu diren arren.

Aipagarriena eta bitxiena

  • Araudia betetzeko da. Jatetxeen %15ek ez du agerian jartzen eguneko menuaren prezioa, araudiak hala agindu arren. Eta %10ek ez zuen erreklamazio orririk bezeroen eskura. Aitzakia ohikoenak: aurkitu ezina edo orriok "aholkularitzan" zituztela eta bulegoa ez zutela arratsaldera arte irekitzen.
  • Zer dugu gaurko? Lau lokaletik baten ez da jendaurrean jartzen otorduko jakien berri eta horrek eragozpenak sortzen dizkio bezeroari.
  • Hamar plater arte, aukeran. Malagan, jatetxe batek bederatzi aukera eskaintzen zituen lehen platererako eta Alacanteko beste batean 10 aukera zeuden bigarrenerako. Gehienetan (jatetxeen erdiak) hiru edo lau aukera izaten dira plater bakoitzerako.
  • Posterik gabe, zigorturik. Donostian eta Malagan aurkitu genituen postrerik gabeko bi menu. Bilbon, berriz, jatetxe batek 13 postreko zituen aukeran.
  • Entremesik, ezta pentsatu ere. Azterturiko menuen %3k baino ez ditu eskaintzen.
  • Kafea, gutxik. Eguneko menuen %16k du kafea prezioaren barruan. Madril, Castelló, Iruñea eta Santanderren ohikoagoa da hori.
  • Kopa eta purua, inon ez. Ezta behar ere.
  • Ura, iturrikoa? Hamar jatetxetik baten bakarrik ematen da iturriko ura menuarekin batera. Iruñean bisitaturiko jatetxeen erdiak baino gehiagok egiten du hori.
  • Ogia: zuria edo bat ere ez. Jatetxeen %6k bakarrik ematen zuen ogi mota aukeran. Horietan erdia Malagakoak.
  • Papera ugari. Eguneko menua ematen duten jatetxeen %56k paperezko esku-zapiak jartzen ditu. Bisitaturiko jatetxeetan, %8k ez du mahai-zapirik jartzen eta mahaia janzteko elementu hori erabiltzen dutenen artean, %44k paperezkoa darabil.
  • Mahai-tresna eta edontzi horiek... Sei jatetxetatik baten labainak ez zeuden behar bezain zorrotz. %10en edontzi edo kopek modu bateko edo besteko akatsak zituzten eta %5en ez zeuden garbiak.
  • Azkar, azkar. Azterturiko lokalen %10en, postrea jan eta berehala zerbitzariek, beren jarrerarekin, mahaitik altxatzeko gonbitea egiten diotela sentitzen du bezeroak.
  • Txartelarekin ordain dezaket? Ez beti: bost jatetxetatik baten ezin zen eguneko menua txartelarekin ordaindu. Valentzian, ia kasuen erdian gertatzen zen hori.
  • Zarata? Ez, eskerrik asko. Jatetxeen %22n zarata handia zegoen jangelan (musika, telebista, sukaldeko langileak edo bezeroak tabernan), batez ere Bartzelonan eta Alacaten.
  • Mahaiak, bereiztuta hobeto.. Jatetxeen %27n mahaiak hurbilegi zeuden eta mahaikideei estutasuna eragiten zien horrek.
  • Ezkutuan jatea. Hamar lokaletik ia seitan kafetegiko bezeroen bistan geratzen da bazkaltzen ari direnetatik norbait.
  • Garbitasuna, gauza guztien gainetik. Jatetxeen %13n jangelako garbitasuna hobetzeko modukoa zela ikusi zen, batez ere Iruñea, Burgos eta Santanderren. Eta hamarretik baten jangelaraino iristen zen sukaldeko usaina.
  • Komunak garrantzitsuak dira. Jatetxeen %30en ez zeuden emakumezko eta gizonezkoen komunak bereizita. %22tan hobetzeko modukoa zen komunen garbitasuna eta %6tan garbitasuna ez zen nahikoa. Lokalen %11k ez zuen xaboirik komunean (gehienak Gasteizen eta Malagan).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto