Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eguneko menuak: 12 hiritako 143 menu azterturik: Menuen erdiaren nutrizio kalitatea, eskasa

Ehunka milaka pertsonak jatetxeetan egunero jaten dituzten menuen ia erdia kalitatea kaskarrekoa da nutrizio aldetik; hala ere, bezeroari eskaintzen zaion arreta ona da orokorrean, indarrean den araua betetzen ez duten kasu batzuk ere aurkitu diren arren.

  Horixe da CONSUMERek egindako ikerketatik ateratzen den ondorio bikoitza eta nagusia. 1.000 eta 2000 pezeta arteko eguneko menua eskaintzen zuten 143 jatetxetara bidali ditu aldizkariak bere teknikariak (beti bezero gisa eta aldizkariko teknikari direla aitortu gabe); jatetxeak hirien erdigunean zeuden, 12 hiritan: Gasteiz, Bilbo, Donostia, Castelló, Valentzia, Santander, Madril, Bartzelona, Iruñea, Alacant, Malaga eta Burgosen. Datuak hartu ondoren, nutrizio arloko adituek menu bakoitzaren osaketa baloratu zuten (beti ere dieta orekatu eta osasuntsua neurtzeko irizpide zorrotzekin), eskaintza eta nutrizio aldetik zituen merituak baloratuz. 143 eguneko menuen batez besteko kostua 1.273 pezetakoa zen.

Zerbitzuaren kalitateari dagokionez (jatetxe bakoitzean 64 aldagai aztertu ziren, 7 ataletan sailkatuta), orokorrean plater aukera bakarrik da hobetu beharrekoa - edo lehen eta bigarren platererako, edaritarako eta postrerako aukera kopurua-; baina batez besteko kalifikazio onargarria lortu zuten. Edozein modutan ere, panorama orokor on hori gorabehera, indarrean den araudia ez da beti betetzen: hamar jatetxetatik batek (horietatik hiru Bartzelonakoak) ez zuen erreklamazio orririk bezeroen eskura. Menuaren prezioa bistan jartzea ere derrigorrezkoa da, baina bisitaturiko jatetxeen %15en (horietako asko Burgos eta Santanderren) ez zen baldintza hori betetzen. Azkenik, jangelako garbitasun maila "erdipurdiko" gisa definitu zen jatetxeen %13n (batez ere Iruñea, Burgos eta Santanderren). Eta Bartzelonako jatetxe batean eskas ere jo zen higienea. Bezeroarenganako arretari buruzko datu orokorretara itzulita, era positiboan nabarmendu zen jatetxeetako komunen egoera eta janari-edariak zerbitzeko azkartasuna; atal bietan ere batez beste 8,5 puntutik gora eman zen. Eta lautik baten (kasurik gehien Burgosen eta Valentzian) ez zen jendaurrean iragartzen menuari buruzko informaziorik.

Nutrizioaren alderdia ez da behar adina zaintzen.

Eguneko menuen nutrizio kalitateari dagokionez, eta jakien aukera anitza den arren, ondorioa ez da inondik ere ona: menu horietan %43k ez zuen gainditu elikadura arloko adituen azterketa eta %30 txartzat edo oso txartzat jo zuten espezialistek, gainera. %29k bakarrik lortu zuen on edo bikain kalifikazioa dieta osasungarriaren ikuspegitik. Azterketa gainditzerik lortu ez zuten menuek ez zuten nutrizio-orekarik, ez baitzuten barazki edo entsaladarik eta eltzekari eta arrainik eskaintzen. Izan ere, aukera horiek ezinbesteko dira dieta osasungarri eta orekatuan. Bestalde, kritikagarria da aurrez prestaturiko jaki gehiegi ematen dela menuetan (san jakoboak, kroketak, txibiak...) eta postrerako sarritan ez dela sasoiko frutarik ematen.

Menu hauetan entsaladak lehen plater gisa eskaintzen dira eta horregatik sarritan ez ditu aukeratzen bezeroak, gosez geratzeko beldurrez. Dietisten iritziz interesgarria litzateke entsaladak sarrerako jaki gisa edo bigarren plateraren lagungarri eskaintzea. Arroza, pasta eta patata, bestalde, ohiko dira menuetan baina animalia jatorriko osagarri gehiegi (haragia, arrautza, hestebeteak, arraina, itsaskia) eransten zaie eta horrek proteina eta koipeen ekarpen handiegia eragin lezake eguneroko elikaduran. Hobetu beharreko beste kontu bat haragi-eskaintza da, arraina baino askoz ere gehiago ematen baita eta gutxienez berdintsu agertu behar lukete menuan. Haragia %50eko proportzioan sartzen da bigarren platerean eta arraina, berriz, ez da %30era iristen. Gainerako akatsen artean, postrerako sasoiko frutan aukera txikia eskaintzen dela azpimarratu behar eta gainera, gozokia baino askoz ere proportzio txikiagoan ageri da menuetan. Azkenik, ia jatetxe gehienek ogi zuria besterik ez dute eskaintzen eta ez diote bezeroari ogi integrala aukeratzeko biderik ematen, zuntz gehiago duenez osasunerako hobea izan arren..

Nutrizio arloko espezialistek diotenez, etxetik kanpo maiz jaten dutenek aukera izan behar lukete gustuko jakiak aukeratzeaz gain nutrizio aldetik dituzten beharrak aseko dizkietena hautatzeko ere. Horrenbestez, erantzukizuna bikoitza da: kontsumitzailearena, dieta osasungarri eta orekatua definitzen duten irizpideak kontuan izanik aukeratu behar baitu, eta jatetxeena, nutrizio aldetiko kalitatearen irizpide hau kontuan izan behar bailukete eguneko menuak prestatzean. Kalitate organoleptikoari dagokionez, emaitzak onargarriak izan ziren otordu merkeak direla kontuan izanda. Hala ere, CONSUMEReko teknikariek jan zituzten eguneko menuen %9 ez ziren hain gozoak eta %8 hotza iritsi zen mahaira. %3 gaizki aurkezturik zegoen eta %6tan desegokitzat jo zen jakien testura edo eraketa.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto