Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Telefonia finkoa: Lehiakortasunak gorabehera, tarifen arteko aldeak bere horretan

Telefónica-ren monopolioak 70 urte baino gehiago iraun du baina, azkenean, 1998 urtean ahitu da, telefonia finkoa liberalizatu eta Retevisión eta Uni2 konpainiek telefono-zerbitzuetako operadore gisa bideari ekin diotenean.

Zuzenean markatzea ala zeharka markatzea?

Tarifetan, konpainia batetik bestera dauden aldeak eta denetan prezio merkeenaz balia gaitezen OPERADOREAez aldatzeko bidezkotasuna kontuan izanda, enpresa bat baino gehiagoren zerbitzuak kontratatzea komeni da, dudarik gabe, eta hori eginik, bata edo bestea aukeratuko dugu, dei-mota eta ordutegiaren arabera: zeharkako edo zuzeneko markatzea hementxe bihurtzen da garrantzitsu. Deia Telefónica-z bestelako konpainia baten bidez egin nahi badugu bere eskaintzei onura atera diezaiegun, OPERADOREAe horri dagokion aurrezenbakia markatu beharko dugu eta, ondoren, hitzegin nahi dugun abonatuaren telefono-zenbakia. Zeharka markatzea da hori. Bestela, zuzeneko markatzea aukeratzen badugu, pauso hori aurrezteaz gainera, aurrezenbakiaz ahanzteko arriskuari saihets egingo diogu: hautapen hori eginez gero, deitzen dugun bakoitzean ez dugu konpainiari dagokion aurrezenbaki hori markatu beharko, aurretiaz finkaturik geratu delako. Horrela bada, hainbat konpainiaren zerbitzuak kontratatu baldin baditugu (arrunt bidezkoa, gehienek ez baitute kobratzen konexio-kuotarik ezta hileko kuotarik ere, hitzeginiko denbora baizik) eta, esate baterako, Sinpletel-en zerbitzuak baliatu nahi baditugu, zuzeneko markatzeari dagokionez beste enpresa batzuez baliatu ahal izango gara, Sinpletel baino merkeagoak badira ordutegi-tarte edo dei-mota jakin batzuetan. Horrelakoetan aski izango dugu beste konpainiaren aurrezenbakia markatzea dei hori egiteko.

Kontua da, horrenbestez, erabiltzaileak gehien komeni zaion edo tarifa merkeena duen enpresa aukeratu ahal izatea. Zuzeneko markatzea aktibatzea aritze soila izateaz gain, doan gertatzen zaigu: nahikoa dugu horrela adieraztea interesatzen zaigun konpainiari. Movistar enpresak izan ezik, beste OPERADOREAe guztiek dute aukera hau (dena den, oraingoz bederen, Airtel-ek enpresei bakarrik eskaintzen die).

Hona hainbat enpresek sarturiko beste berrikuntza bat: Telefónica-k betidanik kobratu izan duen deia ezartzeko kostua kendu egin dute, bezeroaren mesedetan. Airtel, Aló, Movistar, BT eta Retevisión konpainiek kontzeptu horrengatik ere patrikaratzen dute dirurik (10 edo 15 pezeta), baina aipaturiko azken bi OPERADOREAeetan kontrataturiko planaren araberakoa da kopuru hori (batzuek, izan ere, deia ezartzearren inolako kosturik ez dute gehitzen).

Telefónica-ren monopolioaren amaiera

Telefónica-k negozio nagusietako baten monopolioa joan den urtarrilaren 1ean galdu zuen: dei lokalena, hain zuzen ere. Data horretan amaitu zen Europar Batasuneko estatu kideetako monopolioek sare lokalak aske utzi eta gainerako OPERADOREAeek baliagarri izan zitzaten Europar Batzordeak emaniko epea. Horrela bada, esate baterako, Telefónica-k bere lehiakideei korapilo lokalerako (hau da, abonatuaren helbidea eta telefono-zentrala lotzen dituen azken tartea) sarbidea zabaldu behar die. Horren ordainetan, beren bezeroei dei lokalak egiteko aukera eskaini nahi dieten OPERADOREAeek, Gobernuak xedaturiko alokairua (hilean 2.163 pezeta) ordainduko diote. Kopuru hori 2.100 pezetara jaitsi ahal izango da 2002 urtean eta 2.050 pezetaraino 2003 urtean. Tarifa hori finkatzean beste aurrerapausoa egin da dei metropolitarren liberalizaziorako bidean. Izan ere, horrelako deien munta Estatuko guztirako zifren %27aren parekoa da eta eginiko minutuko %65a, eta zeharo Telefónica-ren eskuetan egon dira oraintxe arte.

Horrelako deiak eskaintzen Jazztel izan da denetan lehendabizikoa, era horretan, gainerako OPERADOREAeek osotasunezko zerbitzua eman zezaten, hasieran kontuan hartu zen hiru hilabeteko epeari aurrea harturik.

Urtarrilaren 15etik aurrera Jazztel-eko Madril eta Bartzelonako bezeroek dei metropolitarrak egin ditzakete, Estatu espainiarreko gainerako biztanleek urtarrilaren 22ra arte itxaron beharko dutelarik. Ikusi batera, Jazztel eta Telefónica-ko tarifen artean alde handiegirik ez omen dagoen arren, deia ezartzearren Telefónica-k 15 pezeta kobratzen ditu eta Jazztel konpainiak kontzeptu horregatik ez du inolako dirurik hartzen. Bi enpresek ere 11,4 pezeta (gehi BEZ) kobratzen dute telefono finko batetik beste finkora eginiko dei lokal bakoitzeko, 160 segundo baino gehiago irauten ez badu, goizeko 8etatik arratsaldeko 6ak arte. Hortik aurrera, minutu bakoitza Jazztel-ekin 3,8 pezeta kostatzen da eta Telefónica-rekin 4 pezeta (gehi BEZ, bietan ere); baina Telefónica-ren tarifa horri deia ezartzearen kostua gehitu behar zaio. Arratsaldeko seietatik hurrengo goizeko 8ak bitarteko tarifak eta asteburukoak ere antzekoak dira: 1,56 pezeta minutuko Jazztel-ekin eta 1,64 pezeta Telefónica-rekin (gehi BEZ). Gainerako konpainiek ere dei lokalak eskainiko dituzte, baina martxo edo apirilera arte itxoin beharko da horretarako.

Dena aurreikusita dagoen bezala gertatzen bada, beste estatu zenbaitetan jazo den bezala, Telefónica-ren lehiakideek prezioak hutsaren parean ezarriko dituzte, bezeroak harrapatzeko.

Finkotik mugikorrerako deiak, merkeago

Joan den abenduan, Telefónica Móviles-ek iragarri zuen amaitzearen (hau da, bere azpiegiturak erabiltzearren beste OPERADOREAeek -lehiakideek- ordaintzen dieten kontraprestazioa) prezioa batez beste %17an merkatuko zuela Movistar eta MoviLine-ko telefono mugikorretara eginiko deietan. Neurri horrek, Telefónica-ko telefono finko batetik mugikorrera deitzen duen erabiltzaileari nabarmen merkatuko dio kostua, baina gainerako OPERADOREAeek ere tarifak merkatuko dituztela espero dezakegu.

Telefónica-k gainerako OPERADOREAe finkoei (hauen artean dei egiten denean telefono finko batetik Telefónica-ko mugikor batera) kobratzen dien prezioa bi fasetan egituratuko da eta, horri esker, erabiltzaileak ordaindu beharreko azken prezioa %13 gutxienez merkatuko da. Beherapen hori apirilaren 30etik aurrera egiazkoa izatea espero da.

Hari bidezko operadorea erregionalak

Horrela deritze, eskualde edo herrialde mailan Telefónica-ko lehiakide izanik, zuntz optikozko (hau da, argi-izpia gida dezakeen beirazko hari mehe-malgua) hariaren bidezko telekomunikazioa eskaintzen duten konpainiei. Zuntz optikoari esker, gaitasun handi-handiko telekomunikazio-zerbitzuak (telefonia finkoa, Internet eta telebista) eskain daitezke. Hariaren beste abantaila ugariren artean nabarmen ditzagun hemen informazioa garraiatzeko ahalmen handiagoa, hartze-kalitatearen hobekuntza eta zeinahi sistema konbentzionalen bidez baino azkarragoa izango den igorpen-prozesua.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto