Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Telefonia finkoa: Lehiakortasunak gorabehera, tarifen arteko aldeak bere horretan

Telefónica-ren monopolioak 70 urte baino gehiago iraun du baina, azkenean, 1998 urtean ahitu da, telefonia finkoa liberalizatu eta Retevisión eta Uni2 konpainiek telefono-zerbitzuetako operadore gisa bideari ekin diotenean.

  Geroztik beste hainbat konpainia sartu dira telekomunikazioen negozioan eta, egun, Estatuko telefonia-panorama osatzen duten enpresak dozena pare bat inguru dira, guztira.

Liberalizazio horrek ateak ireki dizkio egiazko lehiakortasunari eta, horri esker, zerbitzu-eskaintza ugaldu eta tarifak jaitsi egin dira, ondorioz poltsikoak lasaitasuna aurkitu du eta erabiltzaileak, erosotasuna, zalantzarik gabe. Zenbakiak argi eta garbi mintzo zaizkigu: 1998 urtearen hastapenetan hiru minutuko herrialdearteko dei bat, puntako ordutegian (goizeko zortziak eta arratsaldeko bostak bitartean) egiten zenean 148 pezeta kostatzen zen Telefónica-rekin eta 133 pezeta Retevisión-ekin (bi kasuetan ere, BEZ sartu gabe); dei horrexen prezioa gaur 55 pezeta da Telefónica-rekin (hau da, %62 merkeago) eta 42-45 pezeta Retevisión-ekin (%66 merkeago), BEZ sartzeke, halaber. Deien merkatzea ez da, nolanahi ere, lehiakortasunak ekarritako abantaila edo hobekuntza bakarra: ordutegiak eta hauek kuantifikatzeko metodoa ere aldatu egin dira, kasu denetan ere erabiltzailearen mesedetan. Telefónica-ren garaietan egunean zehar hiru tarifa xedatuak bazeuden ere (puntakoa, arrunta eta murriztua), orain, konpainia gehientsuetan bi tarte besterik ez dago: "lan-ordutegia" (astelehenetik ostiralera, goizeko zortzietatik ilunabarreko zortziak arte) eta asteburuko tarifa (gainerako egun eta orduetan). Deiaren iraupena neurtzeko moduari dagokionez, pausuka kuantifikatzetik segundoen arabera tarifatzera pasa da: sistema honek telefono bidezko konexioen kostua merkatu egiten du, jakina.

Gaur egun, Estatu espainiarrean diharduten konpainien bitartez herrialde barneko, herrialde arteko eta estatu arteko deiak egin daitezkeen arren, metropolitar edo lokalak Telefónica-ren eta ez beste inoren ondarekoak dira oraindik ere, salbuespen bakar batez: Jazztel konpainiak, 2001eko urtarrilaren 15etik aurrera dei lokalak egiteko aukera eskaintzen du Madril eta Bartzelonan; handik astebetera, urtarrilaren 22an, aukera horixe Estatu osora hedatuko da.

Hori dena, erabiltzaileak telefono-instalazioa aldatu edo beste zenbakirik ezartzeko premiarik izan gabe. Telefonia finkoko gainontzeko enpresek ere dei lokalak horrela egiteko modua aurki eskainiko dituzte. Aurtengo martxoa eta apirila dira data aipatuenak, Telefónica firmak ordura arteko denbora-epe horren premia baitu beste konpainiek sare eta zentralitak erabili ahal izateko moduko aldaketak egiteko. Bien bitartean, deien pastelari pusketarik handiena ateratzeko borrokan dihardute konpainiek; horretarako bidean, kontsumitzailea publizitatez ito egiten dute bestelako tarifa, plan, kuota, deskontu eta zerbitzu gehigarrien berri emanez. Baina beren sustapenak ugariegi aurkezten dutenez, enpresa baten edo bestearen alde aukera egitea benetako kontu latza du bezeroak, begien aurreko panorama zeharo nahasgarria duelako.

CONSUMER-ek eginiko azterketa konparatibotik ateratako ondorioek adierazten dutenez, ordutegi edo dei-mota gehienetan inongo konpainiarik beste ezeinen gainetik nabarmentzen ez bada ere, operadore batzuek kontuan hartzeko moduko eskaintzak dituzte ordutegi-tarte edo dei-mota jakin batzuetan. Astelehenetik ostiralera eta goizeko zortzietatik ilunabarreko zortziak bitarteko ordutegian Telefónica da oraindik ere konpainia garestiena: izan ere, herrialde arteko deietan, hiru minutuko zerbitzuagatik 55 pezeta kobratzen ditu, hau da, Jazztel, Simpletel eta Viatel konpainietan kostatzen denaren halako bi kasik (30 pezeta balio du horrelako deiak konpainia hauetan, BEZ aparte, kasu guztietan ere). Asteburuan ere Telefónica da operadorerik garestiena herrialdearteko deietan: enpresa horrekin eginiko hiru minutuko konexioa 35,1 pezeta kostatzen den bitartean, Uni2 firmarekin konektatuz gero, esate baterako, 10,8 pezeta baizik ez da kostatzen: hiru aldiz merkeagoa konpainia horrekiko zuzeneko markatzea aukeratu badugu. Zuzeneko markaziorik gabeko prezioa 18 pezetaraino igoko da, hau da, Telefónica-rekin egin daitekeenaren erdia. Tarifetan horrelatsuko aldeak hautematen dira gainontzeko deietan ere (herrialdeartekoetan eta finkotik mobilerakoetan, adibidez) eta ordutegi-tarte beretan. Beraz, telefono-konpainia bat baino gehiagoren zerbitzuak kontratatzea aholkatzen dute, aldian aldiko merkeena aukeratu ahal izan dezagun.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto