Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Urdaiazpiko ondua: Osaketa-kalitateetan, gorabehera handiak

Aleka, osorik, erosten diren "Jamón serrano" izeneko urdaiazpikoaren zortzi lagin aztertu dira oraingoan. Horietako merkeena (Revilla) 1.045 pezeta kostatu zen kiloko eta garestiena (Pajariel) 1.595 pezeta kiloko. Bitarteko laginen prezioak hauek izan ziren, merkeenetik hasita, garestienera: Primayor (1.095 pezeta kiloko), Navidul (1.190 pezeta), Casademont, Argal eta El Pozo (1.195 pezeta) eta Campofrío (1.330 pezeta kiloko).

Zortzi urdaiazpiko onduak, banan-banan

Primayor

  • 1.095 pezeta kiloko, bigarren merkeena. Kalitate eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena. Osakeraz, bi hoberenetako bat. Hezetasun-gradientez (urdaiazpikoaren barnealdeko hezetasuna eta kanpoaldekoaren arteko aldea), bi hoberenetako bat. Gatz eta gantz gutxien dutenetako bat. Dastaketan 6 puntu, hoberenetako bat: itxura asko gustatu zitzaien dastatzaileei. Kolorerik homogeneoena. Orban zuri gutxi. Usain sakona. Zaporez, gatz gutxien zutenetako bat.

Casademont

  • 1.195 pezeta kiloko. Aukera polita. Osakeraz, hoberenetako bat. Gantz gutxien daukatenetako bat. Dastaketan, 6 puntu, hoberenetako bat: denetan kolorerik sakonen eta homogeneoena. Orban zuri gutxi eta giharrartean gantz urri (zerroa). Lagin honen zaporea (gazienetako bat denez) asko gustatu zitzaien dastatzaileei.

Argal

  • 1.195 pezeta kiloko. Aukera polita. Osakeraz, hoberenetako bat. Gantz gutxien daukatenetako bat. Ez da nabarmentzen ezertan, ez onerako ezta txarrerako ere.
  • Balio guztiak "Jamón Serrano" izendapenak xedaturiko mugen barnean daude. Dastaketan, 5 puntu. Parametro guztietan puntuazio ertainak: kolore sakon eta homogeneoa. Usain sakona, gustagarria. Lagin gazienetako bat.

Campofrío

  • 1.330 pezeta kiloko, bigarren garestiena. Batez besteko hezetasun handiegia (%60a, kasik), baina hezetasun-gradienterik hoberena (hau da, ontze-prozesu mantso eta egokia nozitu izana). Gantz gehien daukana (%12,2) eta gatz gehien daukatenetako bat. Dastaketan, 6 puntu, hoberenetako bat: itxura ona. Orban zuri gehien erakusten dituena. Giharrarteko gantza hautematen da. Lagin honen zaporea ez da gazia eta gustatu zitzaien dastatzaileei. Gantzatsuena, halaber.

Pajarel

  • 1.595 pezeta kiloko, garestiena. Hezetasun-gradiente handi samarra ontze-prozesu motzaren adierazgarri da, hein handi batean. Laginik gaziena. Dastaketan, 6 puntu, hoberenetako bat: kolore sakon eta giharrarteko gantz gehien daukanetako bat. Orban zuriak (tirosinazko kristalak) hautematen dira mamian. Usain eta zaporea ongi kalifikatu ziren. Zapore gazia, atsegina.

Navidul

  • 1.190 pezeta kiloko. Batez besteko hezetasun txikienekoa (%44 baizik ez, gainontzekoak %50etik gora dabiltzala) baina hezetasun-gradienterik handienekoa: hori, ontze-prozesu azkarregiaren adierazle da. Bigarren gantzatsuena eta gatz gutxien daukana. Dastaketan, 5 puntu: Revilla laginarekin batera, kolore-sakontasunik gutxienekoa eta tirosinazko kristal gutxien dauzkana. Usain eta zaporeak ez ditu oso sakonak. Gantz aldetik, erdi parean.

El Pozo

  • 1.195 pezeta kiloko. Batez besteko hezetasun handiegia (%60a, kasik), baina hezetasun-gradiente onekoa: horrek, ontze-prozesua mantso burutu dela adierazten du. Nitrato gehiegi, baina kontsumitzailearen osasunarentzat arriskurik ez. Dastaketan, 5 puntu: oso orban zuri gutxi. Giharrartean gantz gutxien daukana. Usain eta zaporeak ez ditu oso sakonak. Gantz aldetik, ahul.

Revilla

  • 1.045 pezeta kiloko, merkeena. Gantz gutxien daukana (%5,6 baino ez, hau da, gainontzekoen erdia). Hezetasun-gradiente onekoa (ontze-prozesu mantsoa adierazten du horrek) Dastaketan, aprobatu ez zuen bakarra 4 puntu: dastatzaileei gutxien gustatu zitzaiena; hezetasun-tejoa, mikaztasuna eta zaharmintzearen agerpena hauteman ziren zaporean. Kolore-sakontasunik gutxienekoa denez, usain eta zapore gazia atsegin gertatu zitzaizkien dastatzaileei.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du