Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Urdaiazpiko ondua: Osaketa-kalitateetan, gorabehera handiak

Aleka, osorik, erosten diren "Jamón serrano" izeneko urdaiazpikoaren zortzi lagin aztertu dira oraingoan. Horietako merkeena (Revilla) 1.045 pezeta kostatu zen kiloko eta garestiena (Pajariel) 1.595 pezeta kiloko. Bitarteko laginen prezioak hauek izan ziren, merkeenetik hasita, garestienera: Primayor (1.095 pezeta kiloko), Navidul (1.190 pezeta), Casademont, Argal eta El Pozo (1.195 pezeta) eta Campofrío (1.330 pezeta kiloko).

Laburbilduz

  • Aleka, osorik, erosten diren "Jamón serrano" izeneko urdaiazpikoaren zortzi lagin aztertu dira, merkeena (Revilla) 1.045 pezeta kostatu zen kiloko eta garestiena (Pajariel) 1.595 pezeta kiloko.
  • Elikagai osasuntsu eta nutritiboa da, pisua edo hipertentsioa kontrolatzen dutenek neurri-neurriz hartu beharrekoa.
  • Zortzi laginen kalitateak elkarrekin konparatzeko "Jamón Serrano" izendapenak xedatuak dituen parametro eta mugak aukeratu dira (ez dira lagin hauei aplikatzeko modukoak, erosi eta aztertu zirenean izendapena oraindik ez baitzen ofiziala eta, halakotzat, etiketetan ez da horren berririk agertzen).
  • El Pozo eta Campofrío laginen hezetasuna gehiegizkoa da (%57tik gorakoa). Kalitate handienekoa Navidul da (%44ko hezetasuna).
  • Hezetasun-gradienterik (alearen kanpoaldeko hezetasuna eta barnealdekoaren arteko aldea; honakoa, ontze-prozesuan emaniko denboraren, urdaiazpikoaren kalitatearen eta homogenotasunaren adierazle da) txarrenekoa Navidul da. Hoberenak, aldiz, Campofrío eta Primayor.
  • Batez besteko gantz-edukia %12,3tik (Campofrío) %5,6ra (Revilla) zihoan. Gantz-proportzio urriegiak urdaiazpikoaren kalitate organoleptikoa (zaporea, usaina, ukitua...) murritz dezake.
  • El Pozo laginak nitrato-kopuruen (ondutako elikagaien aditiboa) muga gainditu zuen arren, kontsumitzailearen osasunarentzat ez da arriskutsua.
  • Osaketaz, urdaiazpiko hoberenak Casademont eta Primayor dira; dastaketak erdipurdiko emaitza berdintsuak agertu zituen (4 eta 6 puntu bitartean denak).
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena Primayor (1.095 pezeta kiloko, bigarren merkeena) da, bai osakera-kalitatean, bai dastaketan ere nabarmen geratu zelako. Casademont (1.195 pezeta kiloko) ere aukera polita da.

KONPARAKETAKO TAULA

Casademont Primayor Revilla Argal
Precio, en ptas/kilo 1.195 1095 1045 1.195
Humedad media % (1) 51.1 55.5 53.1 54.2
Gradiente humedad (2) 10.2 5.1 6.3 8.8
Grasa media % 7.6 8.9 5.6 10.5
Cloruros % (3) 14.2 11.1 13.8 13.4
Nitritos/Nitratos Correcto Correcto Correcto Correcto
Fosfatos (ppm) 6443 4599 6283 5663
Microbiología Correcto Correcto Correcto Correcto
Cata (de 0 a 10 puntos) 6 6 4 5
Pajariel El Pozo Campofrio Navidul
Precio, en ptas/kilo 1.595 1.195 1.330 1.190
Humedad media % (1) 50.3 58.9 59.9 44.4
Gradiente humedad (2) 12.3 5.7 4.6 19.7
Grasa media % 9.8 10.7 12.2 11.4
Cloruros % (3) 15 12.5 14.2 10.1
Nitritos/Nitratos Correcto Exceso de nitratos Correcto Correcto
Fosfatos (ppm) 5535 6014 5648 4121
Microbiología Correcto Correcto Correcto Correcto
Cata (de 0 a 10 puntos) 6 5 6 5

Observaciones Características

(1) La denominación Jamón Serrano (que no es de aplicación en estos jamones curados, pero puede servir como referencia de calidad) fija un máximo de humedad media del 57%.

(2) La denominación Jamón Serrano fija un máximo de 12 puntos porcentuales para el gradiente de humedad, o diferencia entre la humedad en el interior y el exterior del jamón. A menor gradiente, proceso de curación más lento y adecuado.

(3) La denominación Jamón Serrano fija un máximo del 15% de sal sobre materia seca y desgrasada, términos en los que viene expresado el dato en el cuadro.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du