Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Eraikitzailea, sustatzailea, arkitektoa eta aparejadorea, konponketa lanen kostuaren erantzule

Eraikin eta etxebizitza eraiki berrian akats ugari antzeman zela eta, jabeen elkarteak salaketa jarri zuen eraikitzaile, sustatzaile, arkitekto eta aparejadorearen aurka, akats horiek konpontzea eta eroritako fatxada zatiak (ongi itsatsi gabe zeudelako erori ziren plaketak) konpontzen ordainduriko kopuruak itzultzea eskatuz.

Gainera, beste akats batzuk ere antzeman ziren: etxebizitzen tximinietan, etxebizitzetan eta soto eta trastelekuen sabaietan iragazkaiztasunak eragindako hezetasun arazoak, zubi termikoaren hausturarik ezak eragindakoak, garajeko atearen akatsak, pitzadura txikiak, eskailera-maila hautsiak, ateak hazita, berogailuen ur galera eta horren ondoriozko hezetasun arazoak.

Asturiaseko Lurralde Auzitegiak, 2000ko ekainaren 14ko epaian, fatxadako akatsen erantzule egin zituen eraikitzailea, sustatzailea eta aparejadorea eta konponketa lanetarako ordaindutako kopurua (1.082.280 pezeta) ordaintzera behartu zituen. Gainerako akatsak direla eta, Auzitegiak erantzule egin zituen arkitektoak ere, proiektuaren eta haren zuzendaritzaren arduradun arkitektoa jotzen duen doktrinan oinarritu zen; horrenbestez, arkitektoa bera da eraikuntza proiektuko zehaztapenak jarraituz egin dela egiaztatzearen arduradun.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du