Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Hegazkin konpainia batek kalte-ordaina eman zion bidaiari bati, hegaldiak zortzi orduko atzerapena izan zuelako

Bidaiari batek zortzi orduko atzerapena izan zuen New Yorkeko aireportutik Bartzelonara zekarren TWA konpainiako hegaldian. Atzerapena ez zen arrazoitua izan eta konpainiaren interesek eragin zuten, Lisboara hegazkin baten motorea eraman nahi baitzuen, hiri horretan eskala egin behar zutelako. Atzerapenaren ondorioz erabiltzaileak konpainiaren aurkako demanda aurkeztu zuen Bartzelonako epaitegietan, izan zituen kalte moral eta materialengatik. Demanda Espainiako estatuan egin ahal izan zen, TWA konpainiak egoitza baitu Katalunian.

Auzitegi gorenak 2000ko maiatzaren 31n emaniko epaiaren arabera, kontsumitzaileak 250.000 pezetako kalte-ordaina jaso behar zuen, ordu luzez tentsioa, ezerosotasuna eta hegaldiaren atzerapena jasan behar izatearen ondoriozko kalte moralaren ordain gisa. Atzerapenak justifikaziorik ez zuela izan eta tentsioa, kezka eta eragozpenak eragin zizkiola kontsumitzaileari, ezkon-bidaitik atzerapenez iritsi eta lanegun bat galduko zuelako. Gainera, TWA konpainiak nagusikeriaz jokatu zuela adierazten zen epaian, beste aldeari jakinarazi gabe bidaiaren baldintzak aldatu baitzituen, erabiltzaileen interesak kontuan hartu gabe eta inolako azalpenik eman gabe.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du