Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Entziklopediak epeka saltzen zituzten argitaletxe batzuek Bartzelonako epaitegietan jartzen zituzten hitzartutako epean agindutako kopuruak ordaintzen ez zituzten bezeroen aurkako demandak, Bartzelonako barrutiari helduz. Bezeroak ez ziren Bartzelonako hiriburuan bizi eta haraino joan behar izaten zuten epaitegiko tramiteak egitera. Horrenbestez, Bartzelonako 35. epaitegiak Europako Justizia Auzitegiari galdetu zion kasu horretan ezarri beharreko legeriari buruz, salerosketako klausuletan Bartzelonako barrutia jasotzen zen arren.
Europako Auzitegiak, 2000ko ekainaren 27ko epai bidez, ebatzi zuen kontratuko klausulak hala adierazi arren, kontsumitzaileak eta profesionalak ez zutela banaka negoziatu barrutiaren auzia eta abusuzkotzat jotzen zela. Epai horren arabera, ordainketarik eza epaituko duen auzitegia profesionala kokatuta dagoen lekukoa izateak desoreka sortzen du kontratuaren sinatzaileen eskubide eta betebeharren artean. Hori dela eta, Europako Auzitegiak dio abusuzko klausulei buruzko 93/13 Europako Zuzentarauari jarraituz, epaitegi nazionalak eman behar duela epaia, Europako Justizia Auzitegiak emandako irizpideak jarraituz.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa