Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Erabiltzaile batek sakelako telefonoa erosi eta Amena operadorearen zerbitzua kontratatu zuen, eskaintza berezi bat iragartzen zen unean: 20.000 pezeta deietan doan eta laster estatu mailako estaldura propioa izateko konpromisoa; bitartean beste operatzaile baten zerbitzua inolako kostu gehigarririk gabe erabili ahal izango zutela ere iragartzen zen.
Lehen hilabeteetan ongi funtzionatu zuen zerbitzuak, baina Amenak ezin izan zuen bere sarea agindutako epean bete eta une horretatik aurrera erabiltzailearen herritik ezin izan zen Amenaren bitartez deirik egin eta jaso. Kontratua ez zela bete kontsideraturik, kontratua bertan behera uztea eta kalte-ordainak eskatu zituen erabiltzaileak Bartzelonako Lehen Instantziako Epaitegian.
Epaitegi horrek 2000ko uztailaren 20an emandako epaian, frogatutzat jo zituen estaldura arazoak eta horrek, egiaztatu egiten zuen kontratua ez zela bete eta bertan behera uztea ebatzi zuen, inolako kosturik gabe. Halaber, estaldurarik ez zegoelako txartelean erabili gabe geratu ziren 9.591 pezetak eta Movistar Activa txartela erosteagatiko kopurua ere Amenak itzuli egin behar zituela ebatzi zuen Epaitegiak. Kalte moralengatiko kopurua gehitzea ezetsi egin zen, ez baitzen frogatu.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa