Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Bizilagunek gasoliozko berogailu zentralaren ordez gasezkoa jarri nahi dute

Gure bizilagun elkarteak gasolio bidezko berokuntza zentrala dauka etxebizitza guztietarako. Bizilagun batzuek gasoliozkoaren ordez hiriko gas sistema jartzea proposatu dute eta bi modutara egiteko aukera dago: lehena, berogailu berarekin jarraitu eta gasezko galdara jartzea; bigarrena, etxebizitza bakoitzean gasezko galdara jartzea. Kasu bietan erregai mota aldatu egingo litzateke. Hona hemen nire galderak: gehiengoa aho batez ados egotea beharrezko da kasu bietarako? Hala ez balitz, botoen zein ehuneko behar da jabeetan eta partaidetza kuotan, erabaki horiek hartzeko? Zein egoeratan geratuko litzateke aukera bien aurka dagoen jabea?

  Jabetza Horizontalaren Legeaz egin daitezkeen interpretazioak gorabehera, bi aldaketa horiek onartzeko ez da beharrezkoa erabakia aho batez hartzea. Lehen aukerari buruz (dagoen azpiegitura beste erregai batera egokitzea), aski litzateke jabe eta kuoten gehiengo soila. Berokuntza zentrala eraikineko titularren jabetzako elementu komuna denez, erregai eta galdara mota aldatzea administrazioko egintza da eta, beraz, ez da beharrezkoa erabakia aho batez hartzea. Bigarren aukerari dagokionez (hau da, eraikin osorako berokuntza zerbitzuaren ordez etxebizitza bakoitzerakoa jartzea), aski litzateke kuotaren hiru bostena ordezkatzen duten jabeen hiru bostenaren erabakia. Gainera, erabakiak behartu egiten ditu aurkako botoa eman dutenak ere eta, ados egon ez arren, ordaindu egin beharko dute. Jabetza Horizontalaren Legeko 17-1 artikulua ezartzen da kasu honetan eta lege horren arabera, "igogailu, atezaintza, zainketa edo interes orokorreko beste zerbitzu komun batzuk ezarri edo kentzeko, eratze titulua edo estatutuak aldatzea eragiten duenean ere, jabe guztien hiru bostenen aldeko botoa beharko da eta jabe horiek aldi berean partaidetza kuotaren hiru bostena ordezkatuko dute". Edozein modutan ere, hiru bostenaren gehiengoa lortuko ez balitz, zenbait jurisprudentziak nahikotzat jotzen du gehiengo soila. Horrela, Madrilgo Lurralde Entzutegiaren 1994ko abenduaren 7ko epaiak zioen galdara zentralaren ordez etxe bakoitzean galdara indibidualak jartzeko nahikoa dela jabeen gehiengoz hartutako erabakia.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto