Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Kontua mantentzeagatik komisioa kobratzen hasi da aurrezki kutxa

1979az geroztik aurrezki kutxa bateko hainbat libretaren titular naiz eta nire nomina ere helbideratuta daukat harrezkero. 1991ko irailetik hilero kopuru txiki batzuk kobratzen hasi zitzaizkidan, gutxienez 200 pezeta eta gehienez 500 pezeta, libretako apunte kopuruaren arabera. Guztira 17.460 pezeta kobratu dizkidate. Orain, utzi egin diote kontzeptu hori kobratzeari. Legezkoa al zen? Ordaindutako kopuruak itzultzea eska dezaket?

Espainiako Bankuak aukera ematen die banketxe eta aurrezki kutxei kontuen mantentzeagatik komisioa kobratzeko, baina beti kontzeptua edo zenbatekoa kontratuan jasotzen bada eta interesatuei kobraketa moduaren berri ematen bazaie, bezeroak baldintzak gardentasun osoz ezagutu ditzan. Kasu honetan, zerbitzua doan eskaini zen 12 urtez eta, beraz, baliteke jatorrizko kontratuan komisio horiek jasota ez egotea. Bestalde, badirudi aurrezki kutxak ez zuela jakinarazi egun jakin batetik aurrera komisioak kobratzen hasteko asmoa zuenik. Horregatik, ez da behar bezala bete banketxeko jardueran argitasun eta gardentasunez jokatzeko betebeharra eta horrek eskubide ematen dio bezeroari erreklamazioa egiteko. Estatu mailako hainbat epaik baliogabe jotzen dute komisioa kobratzeko baimena ematen duen kontratuko klausula, hain zuzen ere mantentze lanengatik komisioa kobratzea 1933ko Aurrezki Kutxen Estatutuaren aurkakoa dela argudiatuz. Hala ere, epai horiek errekurritu egin dira. Kasu honetan, eta erreklamazioaren zenbatekoa, epaitegietan demanda aurkezteko zailtasunak eta atzetik errekurtsoak etorriko direla kontuan izanik, banketxearen bulegoko zuzendariarengana joan eta bidegabe kobratu diren kopuruak erreklamatzea izango da biderik egokiena. Espero den emaitza lortzen ez bada, Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzura jotzea izango da beste aukera bat. Horretarako, idatzi batean jaso beharko dituzu entitate salatuaren izena, sukurtsala, zein gairi buruzko iritzia eskatzen duzun eta Bezeroaren Defendatzailearen aurrean erreklamazioa zein egunetan aurkeztu zen. Erreklamazioa entitateari jakinarazten zaio, alegazioak egiteko eta defentsa-gabezia gerta ez dadin. Kasua aztertu ondoren, txostena egiten da, banketxeetako arauak eta praktika eta erabilera egokiak urratu dituen erabakitzeko. Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzuaren ustez, kontuen administrazio eta mantentze lanengatiko komisioak eskainitako zerbitzu baten truke ematen diren legezko kontraprestazioak dira; baina Bankuak dio komisio horiek kontratuan hitzarturik ez baldin badaude, ez dela zuzena bezeroari aurrez jakinarazi gabe kobratzea, bezeroak kontratuarekin jarraitu ala ez erabakitzeko aukera izan behar baitu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto