Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

10 bideojoko aztertu ditugu eta hainbat arlotako espezialistei iritzia eskatu diegu: Gurasoak ere bideojokoetara hurbildu behar dira

Azken urteotan bideojokoak dira gure seme-alaben jolaserako gailurik erakargarrienetakoa, baina helduek ere gero eta gehiago erabiltzen dituzte honelakoak aisialdian. Denborapasa mota hau informatika eta telebistako teknologiaren goraldiaren fruitu da.

Azterturiko bideojokoak, banan-banan

  • Game Boyrako Pokémon Pinball: Begi-eskuen arteko koordinazioa behar da, baina ez du eskatzen estrategiak planteatzerik ez eta erabakiak hartzerik ere. Trebetasuneko jokoa da, pinball (petako) batean oinarritua, Pokémon fenomenoaren tiradizoa erabiltzeaz gain, serie horren aukerak ustiatu eta jokorako egokitzen dituena: betiko petaka jokoaren bitartez pokémon bilduma egitea.
  • Game Boyrako Pokémon Horia:Jokoaren helburua lortzeko memoria lantzen laguntzen du. Ez du trebetasun eta zehaztasunik eskatzen, baina jokalariek informazioa gogoan hartu behar dute. Estrategiak lantzea eskatzen du eta zein Pokemon harrapatu behar den eta zein ez erabakitzea, dagoeneko harrapatuta daudenen arabera.
  • Nintendo 64rako Star Wars Racer: Erreflexu azkarrak izatea eskatzen du, begi-eskuaren arteko koordinazioa eta motrizitate fina lantzen laguntzen du. Ez dago erabakiak hartu eta estrategiarik landu beharrik. Gaia Star Wars filmean dago oinarrituta eta, beraz, bideojokoko ontziak filmekoen antzekoak dira.
  • Nintendo 64rako Pokémon Stadium:Informazioa gogoan hartu eta buruz ikastea eskatzen du jolas egiteko, baina jokalariak ez du ezinbestekoa estrategia landurik pentsatu behar, baina bai erabakiak hartzeko datuak erabiltzea. Pokémon aukera zabala eta mota ugari dagoenez, nahiko informazio ikasi behar da buruz. Borrokako jokoa den arren, ez da ohikoa, Pokémon bakoitzaren ezaugarrien arabera egin behar baita borroka. Sekula ez da borroka zuzenik izaten.
  • PlayStation-erako Colin McRae Rally:Erreflexu azkarrak izatea beharrezkoa da eta begi-eskuen koordinazioa eta psikomotrizitate fina lantzen du. Ez da erabakirik hartu behar, ibilgailua hautatzeak eskatzen duenaz gain. Memoria apur bat behar da. Gaia rallyen mundua da eta Colin MacRae gidari ospetsuaren izena baliatzen du.
  • PlayStation-erako Tomb Raider 3:Abilezia eta erreflexu azkarra izan behar da; gainera, hainbat erabaki hartzeko beharrezkoa da informazioa buruan gorde eta buruz ikastea. Indarkeriazkoa da eta ontzian ageri den informazioan adierazten dira pertsonaiak egiten dituen gerrako jarduerak.
  • Dreamcast-erako Dynamite Cop::Indarkeria handiko jokoa, borroketan bakarrik oinarritua. Azkartasuna eta agintailuarekin mugimenduak errepikatzea eskatzen du kolpeak emateko. Ez da informaziorik gogoan hartu eta arazorik konpondu behar eta ez da estrategiarik pentsatu eta erabakirik hartu behar, zein aurkari jo erabakitzeaz gain.
  • Dreamcast-erako Virtual Tennis: Erreflexu azkarrak izan behar dira eta begi-eskuen arteko koordinazioa eta espazioa antolatzen ikastea lantzen du. Ez du estrategiak landu eta erabakiak hartzen laguntzen. Jokalariek gehien baloratzen duten jokoa da (?), bere edukia eta ezaugarri teknikoak direla eta.
  • PCrako Rayman 2:Trebetasuna, begi-eskuen arteko koordinazioa eta une batzuetan erreflexu azkartasuna behar dira eta memoria lantzen du. Ez da beharrezkoa arazoak konpondu eta erabakiak hartzea. Pertsonaia dibertigarria da eta bere egitekoa eta horretarako erabiltzen dituen bitartekoak positiboak dira.
  • PCrako The Conquerors: Estrategia sinple eta konplexuak landu behar dira. Jokalariak informazioa buruan gorde, landu eta buruz ikasi behar du erabakiak hartzeko. Kontzentrazioa handia eskatzen du eta helburua lortu ahal izateko aldagai asko erabiltzea. Estrategiazko jokoa izanik, jokalariak aurreikusi egin behar ditu aurkariaren ekintzak eta horrek aberastu egiten du jokoa.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto