Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

10 bideojoko aztertu ditugu eta hainbat arlotako espezialistei iritzia eskatu diegu: Gurasoak ere bideojokoetara hurbildu behar dira

Azken urteotan bideojokoak dira gure seme-alaben jolaserako gailurik erakargarrienetakoa, baina helduek ere gero eta gehiago erabiltzen dituzte honelakoak aisialdian. Denborapasa mota hau informatika eta telebistako teknologiaren goraldiaren fruitu da.

Bideojoko motak

  • Arcade (plataformak, labirintoak, abenturak) Erabiltzaileak pantailak gainditu beharra dauka jolasean jarraitu ahal izateko. Erritmo bizia du jokoak eta erreakziorako denbora-tarte txikiak eskatzen ditu. Arreta fokalizatua eta memoria behar da. Garapen psikomotorra eta orientazio espaziala sendotzen dute.Urduritasunerako joera duten jokalariengan angustia eta estresa eragin ditzakete.
  • Ekintzakoak (borroka eta borrokaldiak) Errepikapenean oinarritutakoak (adibidez, pertsonaiak ekintza bat egin dezan botoi bat sakatzea). Erreflexu azkarrekoa izatea besterik ez dute eskatzen, ia. Begi-eskuen arteko koordinazioa garatzen dute. Bideojoko hauen edukiak, bultzatzen dituzten jokaerak eta joko hauekin batera doazen kontrabaloreak (suntsipena, alferrikako indarkeria, etab.) negatiboak dira.
  • Kiroletakoak (futbola, tenisa, saskibaloia, gidatzea...) Hainbat kiroletako egoerak agertzen dituzte. Trebezia, azkartasuna eta zehaztasuna behar izaten dira. Zenbat eta jokalari gehiagok parte hartu, alorduan eta aberatsagoa da jokoa. Urduri jartzeko joera duten jokalariengan angustia eta estresa eragin ditzakete, irabaztea edo hobetzea lortu arte.
  • Estrategia (abentura, rola, gerrako jokoak...) Arerioa gainditzeko estrategiak pentsatzea da kontua. Kontzentrazioa, baliabideak antolatzen jakitea, pentsatzea eta estrategiak asmatzea eskatzen dute, ekintza planak irudikatu eta aurkariaren portaerak aurreikusten jakitea. Burua eta espazioa antolatzeko gaitasuna garatzen laguntzen dute.
  • Simulazioa (hegazkinak, egoera baten simulatzaileak edo instrumentalak...) Makina, fenomeno eta egoeren funtzionamendua esperimentatu eta ikertzeko aukera ematen dute eta agintea hartzekoa (ez hegazkinak erabiltzen bakarrik, hegaldia simulatzeko aukera ere ematen du). Estrategia konplexuak eskatzen dituzte. Ezagutza espezifikoak behar dira eta ematen dituzte. Urduritasunerako joera izaten duten pertsonengan larregiko tentsioa eragin dezakete.
  • Mahaiko jokoak (trebezia, galdera eta erantzunak...) Jokorako betiko materiala eta aurkaria ere ordezkatzen dituen teknologia informatikoa. Trebetasuneko jokoek erreflexu-azkartasuna, begi-eskuen arteko koordinazioa eta espazioaren antolakuntza bultzatzen dituzte. Galdera-erantzunez osatutako jokoek maltzurkeria bultzatu eta ezagupenak eskuratzeko aukera ematen dute.

Bideojokoak erabiltzearen alderdi positiboak

  • Jokalaria inplikatu egiten da, erabakiak hartu eta ekintzak egiten ditu. Gainera, bere ahalegina saritu egiten dela ikusten du.
  • Psikomotrizitateko trebetasunak bultzatzen dituzte.
  • Ezagupenak eskuratzen dira (hizkuntzak, sinboloak, teknikak...)
  • Haur batzuei bizitzan izaten ez duten nagusitasun eta kontrola lortzen laguntzen die, arazoen konponbide ez badira ere. Kasu askotan norbere buruarekiko maitasuna gehitzen dute eta baita lagunen onarpena bultzatu ere.
  • Irudimena erabiltzeko aukera ematen dute, espazio eta denbora mugarik gabe.
  • Begi-eskuen arteko koordinazioa garatzen laguntzen dute, trebetasun bereziak irakatsi eta "ikasten ikasteko" laguntzen dute.

Gurasoentzako aholkuak

  • Gainbegiratu seme-alabek zein bideojoko mota erabiltzen duten eta aztertu hainbeste zergatik erakartzen dituen. Aukera ona da eurekin elkarrizketa sortzeko.
  • Kontrolatu bideojokoa erabiltzeko denbora. Zaila da haurrek kontsolarekin astean zenbat ordu egin dezaketen esatea. Etxeko lanak egiten, telebista ikusten eta beste jarduera batzuetan zenbat denbora ematen duten eduki beharko da kontuan. Oreka bilatu beharra dago.
  • Ez debekatu edo epaitu haurraren zaletasunak. Eskaini aisialdirako beste aukera batzuk (seguru asko nahiago izango du zinera joan edo kirola egitea) eta animatu beste haur batzuekin jolas egin dezaten.
  • Ez erabili bideojokoak zigor edo trukerako arma gisa.
  • Bideojokoren bat haurrentzat egokia ez dela iruditzen bazaizu, arrazoitu zure iritzia eta proposatu beste jokoren batzuk.
  • Jolas egin seme-alabekin. Eurekin jolas egin eta lehian aritzen bazara, hurbilago ikusiko zaituzte.
  • Bideo kontsolak luzaro erabiltzeak begiak nekatzen ditu. Jolasean ari direla ordubetean behin ordu laurdeneko atsedenak hartu behar dituztela azaldu behar zaie haurrei. - Zure haurrak urduritasun edo epilepsia arazoak izan baditu edo baldin baditu, zaindu arretaz haurraren erreakzioak eta kontsultatu espezialistari.
  • Oso nekatuta daudenean edo lo gutxi egin badute, ez utzi jolasten. - Bideo kontsola jarri argitasun ona duen gela batean, pantaila txikia (14") duen telebistan eta zaindu seme-alaben eta monitorearen arteko tartea.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du