Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Azken urteotan bideojokoak dira gure seme-alaben jolaserako gailurik erakargarrienetakoa, baina helduek ere gero eta gehiago erabiltzen dituzte honelakoak aisialdian. Denborapasa mota hau informatika eta telebistako teknologiaren goraldiaren fruitu da.
Erabiltzaileek jokoaren helburua berehalaxe ulertzen dute, eta horixe da bideojokoen arrakastaren giltza, hain zuzen haurrei eskolan sarritan gertatzen zaienaren alderantzizkoa. Horregatik, ikaskuntza prozesurako abantaila hori erabiltzen jakitea litzateke gakoa. Askotan haurrek ez dute ulertzen eskolako ikasgaien helburua, baina bideojokoan ari direnean ongi ulertzen dute eginkizun garbi eta zehatza dagoela: ate bat irekitzea, norbait erreskatatzea, altxorra aurkitzea... eta horrek motibazio handia eragiten die. Gainera, bideojokoek berehala errepikatzeko eta huts egin ondoren berriro saiatzeko aukera eskaintzen dute, ondorio kaltegarririk gabeko giro batean.
Fabrikatzaileek aipatutako adina dela eta
Bideojokoa seme edo alabarentzat egokia den ala ez kezkaturik izaten dira gurasoak. Haurraren adinaren arabera, bideojoko batzuk besteak baino egokiagoak izango dira (edukia, kontrabaloreak, eragiten duen menpekotasun maila... direla eta) eta, beraz, funtsezkoa da bideojokoen bilgarrian joko bakoitza zein adin-tartetarako den adieraztea. Ulertezina den arren, Estatuan ez dago alderdi hori arautzen duen erakunderik. CONSUMERek aztertu dituen bideojokoek ez dute adierazten zein adinetarako diren eta adierazten dutenek ere, atzerriko hiru erakunderen hiru sailkapenetatik bat edo gehiago erabiltzen dute; The European Leisure Software Publishers Association ingelesa, Syndicat des Editeurs de Logiciels de Loisir frantsesa eta USK alemaniarrarena. Espainiako estatuan bideojokoak erabiltzaileen adinaren arabera sailkatuko dituen erakunderik ez dagoenez, arestian aipatutako erakunde horiez fidatu behar izaten dute gurasoek.
Baina, zer gertatzen da horietako bakoitzak bideojoko batentzat gomendio desberdinak egiten dituenean? Alemaniako USKren arabera, Dynamite Cop (Dreamcast-erako jokoa) 16 urtetik gorakoentzako da; erakunde ingelesak, berriz, 15 urtera jaisten du bideojoko horrekin jolas egiteko gomendatzen den adina eta Frantziakoak publiko ororentzako modukoa dela adierazten du. Zalantzak argitzeko, bideojokoak erosten dituzun dendan galdetu beharko duzu bideojokoaren edukiaz.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa