Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etiketatua eta bermea, arazo nagusiak: 3 urtetik gorako haurrentzako jostailuak

Jolasa haurren bizitzako funtsezko elementua da, beren ingurunea ulertu eta asimilatzeko eta, era berean, beren nortasuna garatu eta sendotzeko bide baita.

Horrenbestez, kontu behinena da haientzat jostailuak erostean (bai Eguberrietarako, bai egun hauetaz kanpo) bete-betean asmatzea, jostailuaren ezaugarri orokorrak eta, aldi berean, erabili behar duen haurraren adina eta izakera kontuan harturik.

Laburbilduz

  • Gomendatzen den haurraren adinari dagokionez, jostailu batzuetan fabrikatzaileak "3 urtetik gorakoentzat" bakarrik adierazten du.
  • Hobe litzateke adina goitik ere mugaturik agertzea ("3-5 urtekoentzat", adibidez). Gomendaturiko adina bost jostailutan bakarrik adierazten da era egokian (Distingo con el Tacto, La Peque Granja, Conector-Juego y Relaciono con la Voz, La Foquita Divertida eta Sesame Street).
  • Bi jostailuk bakarrik eskaintzen dute arauaren araberako bermea: Pokémon Squirtle eta Barbie "Actriz" izenekoek, hain zuzen. Jostailu askok ingelesez bakarrik ematen dute piezen, aginteen edo bestelakoen gaineko informazioa.
  • Segurtasun elektrikoari dagokionez, markatzearen ingurukoak baizik ez dira arau-urraketak. Dino Hunt mahai-joko motordunean baizik ez zen hauteman erresistentzia mekanikoarekin edo egintzarekin zerikusia duen akatsa. Kartoizko oinarriak ez du gainditu inpaktu-proba, zati mugikor arriskutsuak aske utzi baitzituen.
  • Segurtasun mekanikoaz ari garela (hainbat osagairen ezaugarri fisikoak, suharberatasuna eta migrazioa) jostailu guztiak arauaren araberakoak gertatu ziren.
  • Ikuspegi psikopedagogiko eta ludikotik, sei jostailuk suspentsoa eraman dute. Hoberenak, berriz, hauek izan ziren, onenetik txarrenera: La Peque Granja, Mi Pequeño Pony eta La Fábrica Loca, Foquita Divertida, Juego y Relaciono, eta Distingo con el Tacto.
  • Elektrikoak garestiago dira: 3.373 pezeta batez beste, pilarik kontsumitzen ez dutenak 2.814 pezeta kostatzen direlarik.
  • Foquita Divertida eta Conector Juego y Relaciono jostailuen pila-kontsumoa handia da.
  • Pilarik behar ez dutenetan kalitate-prezioaren arteko erlazio egokiena Distingo con el Tacto izenekoak agertzen du eta elektrikoetan, aldiz, La Peque Granja jostailuak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du