Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Aseguru-hartzailearen amaginarreba ez zen

Etxebizitza baten jabeak arrisku anitzen aurkako aseguru bat kontratatu zuen, higiezinaren jabeak hirugarren aurrean zuen erantzukizun zibila babesten zuena. Polizaren klausula murriztaileak jarraituz, ez ziren "hirugarren" gisa hartuko eta, ondorioz, ez zuten aseguruaren kontura kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango, aseguru-hartzailearen eta aseguratuaren ezkontide, aurreko eta ondorengoek. Etxebizitzan izan zen sute baten ondorioz jabearen amaginarreba hil zen. Haren emazteak erantzukizun zibilagatiko kalte-ordaina eskatu zion aseguru etxeari. Aseguru etxeak uko egiten zion ordaintzeari, aseguruaren hartzailearen eta aseguratuaren aurreko eta ondorengo familia "hirugarren" gisa hartuko zituela zioen klausularen indarrez. Emazteak zioen poliza bere senarrak sinatu zuenez, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea zuen hirugarrena zela ama. Bikoteak irabazitako ondasunezko ezkontza-erregimena zuen eta, beraz, biak ziren etxebizitzaren jabekide, eta Epaitegi Gorenak (2000ko maiatzaren 16ko epaian) ebatzi zuen horregatik emazteak ere aseguratu izaera zuela eta polizaren klausula murriztailearen menpe zegoela. Horrenbestez, polizaren baldintzen arabera, hildakoa emaztearen arbaso izanik eta emaztea jabekide eta asegurua zen aldetik, hildakoa (ama) ezin zen hirugarren gisa hartu erantzukizun zibilagatiko kalte-ordaina jasotzeko eskubidearen ondorioetarako.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du