Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Finantza erakundeetan ezarritako balore eta diruak, 20 urte baino gehiagotan zehar mugimendurik izan ez dutenak ondasun abandonatutzat jotzen dira Epaitegi Gorenaren aburuz eta Estatuaren jabetza bihurtzen dira. Aurrezki kutxek erabili egiten zuten diru hori, gizarte eta kultura arloko ekintzetara bideratzeko eta horrek Estatuaren Abokatuaren demanda eragin zuen, kontu korronte eta aurrezki libretetako saldoak erreklamatzeko. Aurtengo martxoaren 21eko epaiaren arabera, azken bi hamarkadetan bere balore gordailu edo kontu korronteetan inolako mugimendurik egin ez duen titularrak galdu egiten ditu horien gaineko eskubideak. Horrela, 1980ko azaroan edo aurretik kutxa edo banketxeetan ezarritako diru edo ondasunak, mugimendurik izan ez badute, iraungitzat ematen dira eta Haziendaren jabetzako bihurtzen dira, aurrezki kutxa edo banketxeenak izan beharrean. Legezko praktika honen oinarria 1928ko lege bat da; garai hartan xedatu zuen Hazienda Ministerioak jabeek utzitako ondasun guztiak, baloreak zein dirua, 20 urtez ukitu gabe egonez gero Estatuaren jabetza bihurtuko zirela. Baina urtebete geroago, iraungiriko kontuetako kopurua gizarte eta kultura arloko ekintzetara bideratzea erabaki zuten Aurrezki Kutxek.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa