Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Eska dezakegu autoaren aseguruko diruaren zati bat itzultzerik?

Partikular bati ibilgailu bat saldu diogu, hirugarrenak babesteko aseguruduna. Erosleak beste aseguru etxe batekin egin du asegurua. Kontrataturik genuen poliza duela gutxi berritu genuen urtebeterako eta, beraz, autoa aseguru horrekin bi hilabetez bakarrik ibili denez, hau da, ordaindu genuenaren seirena bakarrik, aseguru etxeak gainerakoa itzuli egin behar ligukeela uste dugu. Hala ere, aseguru etxeak ez digu dirurik itzuli nahi eta kuota ordaindu ondoren bezeroak berreskuratzeko eskubiderik ez duela esaten digu.

Irakurlearen ustez aseguru etxeak itzuli egin behar lioke ordaindutako kopuruaren zati bat, hain zuzen ere, asegurua indarrean izango ez den denborarik dagokion zati proportzionala. Planteamendu hori ez da zuzena eta erabiltzaileak ez luke irabazteko aukerarik izango balizko demanda baten aurrean. Lehenik eta behin, autoa erosi duena bihurtu delako haren jabe eta eskubiderik izatekotan, hark erreklamatu ahal izango lioke kopurua konpainiari, zerbitzua erabiltzeari uko egiteagatik. Bigarrenik, aseguru etxeek arrisku osoa hartzen dutelako edozein unetan, poliza indarrean den denbora guztian zehar. Bestela esanda, polizaren indarraldiko bi edo hiru hilabetetan aseguru etxeak bere gain hartu du istripu kasuan estaltzen den arriskuaren %100 eta ez arriskuaren zati proportzionala. Autoaren asegurua urtebeterako kontrataturik, aseguru horren prezioa prima batekin bat dator, eta prima hori banaezin kontsideratzen da legezko eta doktrinako irizpideak jarraituz; esan nahi baita ezin dela epeka hainbanatu. Aseguru Pribatuen Ordenazioko Legeak eta hori garatzen duen erregelamenduak diotenez, primak berdintasun, askitasun, banaezintasun eta aldaezintasun printzipioak bete behar ditu. Tesi hau babesteko, Epaitegi Gorenaren 1996ko uztailaren 23ko epaia aipa daiteke eta ondorengoa dio: "Primaren banaezintasunak esan nahi du ordaindu denean aseguratzaileak bere egiten duela guztiz, edozein arrazoirengatik aseguruaren estaldura bertan behera geratu arren ere eta kontratuak ezin du indarrean jarraitu; baina hala ere, ez dago inolako zati proportzionalik ordaindu beharrik, Aseguruak Kontratatzeko Legeak ere ez baitu horrelakorik inposatzen". Hala ere, legeak jasotzen ditu prima horri buruzko salbuespen kasuak ere, eta estalduraren denborarekiko proportzionalki banagarri bihurtzeko aukera jasotzen du, baldin eta aseguru etxearekin sinaturiko kontratuak berariaz hartarako baimena ematen badu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto