Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hizkuntz irakaskuntza akademia handietan: Ordutegi malguak eta zerbitzu pertsonalizatuak bai, baina tarifak goi-goitik

Beste hizkuntza bat ikasteak ahalegin handia eta denbora zein diru inbertsio eskerga egitea agintzen du. Ikasteko metodoa aukeratzea da ikaskuntzaren arrakasta baldintzatuko duen klabeetako bat.

 Tradiziozko irakaskuntza-zentro eta Hizkuntza Eskola Ofizialetakoez gainera, bada hizkuntza berriarekin ohitzeko beste modu bat ere: multimedia teknologian oin hartuta, akademia handietan indarrean dagoena, alegia. Hizkuntzen irakaskuntzan adituak direnek diotenez, metodo bakar batek ez du bermatzen ikasle guztiekin arrakasta lortuko duenik, ikasten ari denaren ezaugarri kognitibo eta pertsonalek eta motibazioak berebiziko eragina baitute azken emaitzan. Diziplina ahulez aritzen diren pertsonak, adibidez, klasera joatera behartu ohi dira eta horretarako betiko akademiak dira egokienak, bere ordutegi finko eta guzti.

Lotsati edo lagunkoi izateak, entzun edo ikusmenezko oroimen ona edukitzeak, ikasteko gauza izan edo ez izateak eta eginiko ikasketen mailak ere zehaztuko dute ikasle bakoitzari nolako metodoa komeni zaion. Akademia handien abantaila datza ordutegiaren malgutasunean (hau da, komeni zaion orduan doa ikaslea eskolak hartzera, horrelako ikastetxeak zabalik egoten baitira astelehenetik ostiralera goizeko zortzietatik gaueko hamarrak arte, etengabe; areago, batzuk larunbat goizean ere irekita daude) eta "neurrirako ikastaroetan": ikaslearen ezagutza azterketa baten bidez neurtu ondoren, lortu nahi duen mailara iristeko bete behar dituen zikloak zehaztuko dira.

Era horretan, helburuak betetzeari dagokionez, ikaslea ez doa bere taldearen uztarpean, ez dago taldeak eginiko aurrerakadaren gatibu, ez du eskolarik galduko eta ez da atzean geratuko, ikasgelara joan ezean. Betiko akademien aurrean, honelako ikastetxeek dituzten eragozpenak begi-bistakoak dira: ikasleari galdatzen zaion diziplinarekin batera prezioa ere hartu behar da kontuan, tradizionaletan (matrikula 4.000 pezeta ingurukoa da eta hileko kuotak, berriz, 7.000koak) baino askozaz ere garestiagoa baita (25.000 pezetarainoko matrikula eta hilabeteko kuotak; hauek, ordainketa-motaren arabera, 14.000 pezetakoak izaten dira, gutxi gorabehera); esan gabe doa askoz ere merkeagoa dela hizkuntza eskola ofizialetan (azken gaitasun-mailara iristeko hartu beharreko urteko bost ikastaroen prezioa 31.000 pezeta ingurukoa baita).

Irakaskuntza-metodoari dagokiola, akademia handi horiek berrikuntza ekarri dute lanabesetan, ikastetxe tradizionalen aldean: multimedia ingurunea edo, bestela esateko, berariaz hizkuntzak ikasteko programa informatikoez hornituta dauden ordenagailuak erabiltzea. Sistema horri esker, norberak ikasketa era indibidualizatuan egin eta ordenagailuak akatsak zuzentzen dizkio. Metodo horren abantaila sekulakoa da, esate baterako, pertsona lotsatientzat: hauek soinu berriak bakardadean ahoskatzen ikastea nahiago izaten dute, talde-eskoletara gerturatu aurretik. Lan-erritmoa, gainera, ikasleak berak adierazten du. Eragozpena, berriz, ikaslea azkenean aspertuko duen ingurunean hainbat hilabetez irauteko monotonia da: honelako ikastetxeetako ikastaroak luzeak izan ohi dira eta ikasleak ordu asko eman behar izaten ditu ordenagailuaren aurrean, mota ber-bereko ariketak eginez.

Multimedia ingurunea edukitzeaz gainera, akademia hauek hamaikatxo ekitaldi antolatzen dituzte ikasten ari den hizkuntzaren praktika sustatzeko: txangoak, filmen emanaldiak jatorrizko bertsioan, tea hartzea, irlandar pub batean topaketa informalak, etab. Beste alde batetik, honelako multimedia akademiek sona handiko azterketen prestaketa ere bideratzen dizkiete ikasleei, hizkuntza jakin baten ezagutza-maila bermatzen duten egiaztagiriak eskatzen baitituzte enpresek. Ikastetxe handi horien ordaintzeko era hamaika zalantzaren iturri da eta, gainera, akademia tradizionaletan ohikoa denaz zeharo beste aldekoa da: handietan ikastaroak aurretiaz ordaintzen dira, dirutan, hiruzpalau epetan (aurrenekoa, ikastaroaren hasieran eta gainontzekoak, berriz, hurrengo hiru hiletan) edo banketxe baten bitartez finantzatuko da; banku horrek erabiltzaileari hilero-hilero 14.000 pezeta inguruko kuota pasako dio. Horrela, zentro handi horiek diru-sarrerak bermatuak dituzte, ikasleak eskolak bertan behera uztea deliberatzen badu ere.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto