Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Antibiotikoak: Gero eta eraginkortasun txikiagoa, oker erabiltzen direlako

Negua iristean ugaritu egiten dira infekzioak. Marranta, bronkitis, sinusitis, rinitis eta gripeek kontsulta ugari eragiten dute, arazoari konponbide azkarra eman nahian

  Hori dela eta, izugarri hazten da antibiotikoen salmenta eta, okerrago dena, automedikazioa oso ohiko bihurtzen da, nahiz eta prozesu horietako asko antibiotiko eraginkorrik ez duten birusek sortzen dituzten. Beraz, antibiotikoak hartzean, egun batzuetan berez sendatuko litzatekeen prozesua sendatu beharrean, gero eta germen kopuru handiagoa sortzen da gorputzean, antibiotikoen aurrean iraunkor. Adituen ustez, baliteke gaur egun sendagarri den gaixotasun asko -belarriko infekziotik hasi eta tuberkulosira - ia sendaezin bihurtzea. Munduko Osasun Erakundeak alarma argia piztu du "Eutsi diezaiogun Mikrobioen Erresistentziari" izeneko argitalpenaren bitartez; bertan, eraginkor izan den hainbat botikaren eraginkortasun-galera aipatzen da. Txostenak dioenez, gaixotasun infekzioso gehienak, denborarekin, gaur egungo botiken aurrean indartsu bihurtzen dira eta osasun publikoan arazo latza eragiten dute mundu mailan.

Infekzioak: ez dira iraganeko kontua

Azken urteotan gero eta kezka handiagoa dago gaixotasun degeneratibo eta kronikoekin eta biztanleen zahartze eta horren ondorioekin erlazionaturiko infekzioengatik eta horrek jarrera triunfalista eragin du gaixotasun infekziosoen aurrean. Hainbat herrialde garatutako iraganeko kontua dela uste da eta antibiotiko pila handiarekin aurre har dakiokeela. Higiene-neurrien aurrerapenak, bizi-baldintzen kalitate hobeak, txertoek eta antibiotikoek gaitz kutsagarriak desagertu direla edo aurki desagertuko direla sinestarazi digute. Baina ezta urrik eman ere. Ihesa, tuberkulosia, C eta E motako hepatitisak, legionarioaren gaitza, malaria eta meningitisa, besteak beste, eta infekzio askok antibiotikoen aurrean duten gero eta erresistentzia handiagoa dira gehiegizko konfiantza horren beste aurpegia.

Zergatik areagotzen da antibiotikoekiko erresistentzia?

Hainbat arrazoi dago. Germenek defentsak sortzen dituzten antibiotikoen aurrean eta eboluzionatu eta aldatu egiten dira; mikrobioen erresistentzia fenomeno biologiko naturala da. Eta gaitasun natural horri beste gorabehera batzuk gehitzen zaizkio, adibidez antibiotikoak neurri gabe, desegoki eta arinkeriaz erabiltzea; ezin ahaztu, bestalde, sarritan ez ditugula ezarritako kopuru eta dosiak eta tratamenduaren iraupena errespetatzen. Hori guztia kontuan izanda, ulertzekoa da germenak erresistentzia agertzeko gai izatea. Komeni den baino maiztasun txikiagoaz egiten dira kultiboak, germenen sentsibilitate eta erresistentziaren azterketak, antibiotiko egokiarekin horri aurre egin ahal izateko eta kasu batzuetan antibiotiko bat baino gehiago edo espektro zabaleko bat erabiltzen da, denborarekin eraginkortasuna galtzen dutelarik.

Infekzioek mugarik ez

  Gainera, globalizazioaren garaian bizi gara eta ez ekonomia mailan bakarrik, baita gaixotasun infekziosoei dagokienez ere. Gaur egun sekula baino bidaia gehiago egiten da eta germenak eraman eta ekarri egiten dira. Herrialde askotan, turismorako aukeratzen diren hainbat herrialde garatugabetan batez ere, gehitzen ari da tratamendu ezagunen aurreko erresistentzia. Europako osasun-agintariak kezkatzen hasiak dira arrisku-herrialdeetatik hegazkinez iristen diren gaixotasun kutsagarriez. Eta hortik dator paludismoa duten herrialdeetatik datozen hegazkinak desinfektatzeko OMEk eman duen gomendioa, Europan paludismo kasuak antzematen hasi baitira aireportuetatik hurbil bizi diren eta herrialde horietara sekula joan ez diren pertsonen artean. Hegazkinetan hainbat birusez kutsatutako eltxoak ere etortzen direla uste du Osasunaren Mundu mailako Erakundeak.

Antibiotikoak nekazaritza eta abelazkuntzarako erabiltzea

Gero eta ohitura hedatu eta salatuagoa da nekazaritza eta abelazkuntzarako antibiotikoak erabiltzea. Arazoa ez da berria, baina garrantzi handia hartu du. Estatu Batuetan produzitzen diren 25 milioi kilo antibiotikoen erdia animalientzat erabiltzen direla kalkulatzen da. Eta 20 mila kilo inguru fruitu arbolak ihinztatzeko. Espainiako estatuan ere salaketa ugari egiten da ganaduetan antibiotikoak behar ez bezala (larregi edo justifikatu gabe) erabiltzen direlako. Horrela andui erresistenteak sortzen dira eta zientzialarien ustez, nekazaritzako antibiotikoak lagungarri izan daitezke elikagaien bidez transmititzen diren germenen mutazio genetikoan. Apurka-apurka kezkagarri bihur daitekeen osasun arazo baten aurrean gaude, beraz.

Antibiotikoak behar bezala erabiltzeko...

  • Ez hartu botikarik zure kasa: antibiotikoak medikuak agindutakoan baino ez dira hartu behar. Hainbat pertsonak antibiotikoak eskatzen dizkiote medikuari hotzeria, gripe edo rinitisaren lehen sintometan, ondoeza ahalik eta azkarren desager dadin. Beste askok bere kabuz hartzen ditu antibiotikoak lehen sintomak agertzean, bestelako arrazoiak izan ditzakeen arren, infekzioa delakoan. Portaera horiek saihestu egin behar dira.
  • Ez presiorik egin medikuari lehenbailehen sendatzeko antibiotikoen errezeta egin diezazun. Arnasbideetako hainbat infekzioren eragileak birusak izaten dira eta horien aurrean antibiotikoek ez duten ezer egiten. Kasu horretan, medikuak beste gaixotasunen baten arriskua antzematen duenean edo gaixoaren adinagatik (pertsona zaharretan, gehienbat) aholka ditzake, eta baita gain-infekzioa saihesteko ere.
  • Ez dugu presarik izan behar tratamendua hasi eta infekzioen sintomak berehala desagerrarazteko, batez ere zerk eragiten duen ez baldin badakigu. Hobe da apur bat itxoitea, kultiboa eta antibiograma (germen edo bakterioaren hazkundea moteltzen duen antibiotikoa zein den jakiteko prozesua) egitea, ondoren gaixoari botika hori emateko.
  • Antibiotikoa beti dosi egokietan eta medikuak agindutako egunetan hartu behar da, (gehienetan, gutxienez 4 edo 5 egunez) eta hobekuntza sentitu arren hartzeari ez utzi: beharrezkoa da tratamendua osorik egitea.
  • Ez gorde pastillarik hurrengorako. Zenbait etxetan botika pila handiak izaten dira eta "biltegi" horrek bultzatu egiten du botikak behar ez bezala erabiltzeko joera.
  • Antibiotikorik garestiena ez da eraginkorrena. Eskatu ahalik eta botika merkeenaren errezeta egitea. Botika generikoak aukera ona dira.
  • Antibiotikoak ez dira gaitzik gabeak. Kontrako efektuak eta eragin zitalak ere izaten dituzten, sarritan sendatu nahi den gaixotasuna baino larriagoak. Gaur egun botika pila handiak eraginkortasuna galtzen badu, milioika pertsona askoren etorkizuna arazoz betea izan daiteke. Eta denok lagundu behar dugu joera horri buelta ematen.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto