Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Pertsona batek milioi bat pezetako mailegua eskatu zion aurrezki kutxa bati eta 60 hilabetean itzultzea finkatu zuen poliza bidez. Halaber, atzerapena gertatuz gero ordaintzeke zeuden saldoei %25eko interesa ezarriko zitzaiela ere ezarri zen eta kuotak ordaindu gabe utziz gero, mailegua mugaegunera iritsitzat joko zela eta, horrenbestez, aurrezki kutxak bide judizialetik zor osoa eskatzeko aukera izango zukeela. Maileguaren eskatzaileak ez zuen bete kuotak ordaintzeko konpromisoa. Finantza entitateak demanda jarri zuen itzuli gabe zegoen kopurua berreskuratzeko eta gutxienez %25eko interesa ere eskatu zuen.
Hala ere, Kontsumorako Maileguen Legeko 19.4 artikuluaren arabera, kontu korronteetan kobratzen diren maileguei inola ere ezin izango zaie ezarri diruaren legezko interesa baino 2,5 aldiz handiagoko interes tasarik. Bestalde, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorreko lehen xedapen gehigarriko 5.29 atalaren arabera, Entzutegiak abusuzko klausulatzat jo zituen kutxa haren baldintzak. Horregatik, ehuneko handi batean gutxitu zituen bezeroak ordaindu beharreko interesak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa