Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Botilaren tapak salto egin eta neskatilak begia galdu zuen

Hamabi urteko neskato bat bi litroko kola freskagarri baten plastikozko botila ireki nahirik ari zela, bat-batean tapak salto egin eta eskuineko begian jo zuen. Horren ondorioz zauria gertatu eta begi horretako ikusmena galdu egin zuen. Epaiketan tapoiak eragindako kalteen ordaina eskatu zuten neskatoaren gurasoek. Granadako Entzutegiak, 2000ko otsailaren 12ko epai bidez, produktu akastunek eragindako kalteengatiko Erantzukizun Zibilari buruzko 22/1994 Legea aplikatu zuen. Lege horren arabera, produktu bat akastuna da espero daitekeen segurtasunik eskaintzen ez duenean edo, edozein kasutan ere, serie horretako beste produktuek normalean izaten duten segurtasuna betetzen ez duenean.

Gurasoek gertaerak frogatzea lortu zuten, lekuko, aditu, agiri bidezko froga eta aitormen bidez. Baina enpresa demandatuak ez zuen lortu bere hipotesia, neskatilak botila oker manipulatu zuela, frogatzerik. Akatsa, kaltea eta bien arteko kausalitate-harremana frogaturik, kalte fisiko eta moralengatiko kalte-ordaina finkatu zen: 15 milioi pezeta gehi erietxe oftalmologikoko gastuak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du