Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Hainbat bizilagunek trastelekuak egin nahi dituzte guztion terrazan

Bi atariko eraikin batean etxebizitza baten jabe naiz. Eraikinak bi zerbitzu komun ditu: galdara-gela eta terraza-solarium gisako estalkia. Estalki horretan tabikeak egin eta teilatu berria egiteko, terrazaren erabilera aldaketa onartu da. Teilatupean trastelekuak egiteko asmoa dago. Zein egoeratan gaude trastelekurik nahi ez dugun bizilagunok? Trastelekuak eskritura litezke? Komunitatez kanpoko pertsonei trastelekuak eskaintzeko aukerarik badute? Nork konpondu behar ditu aurrerantzean teilatu berriko arazoak?

Teilatu berria egin eta terrazan trastelekuak egiteak guztion elementu bat -terraza-, elementu pribatutan -trastelekutan- banatzea dakar. Eraikina estaliko lukeen behin betiko eraikuntza izango lirateke trastelekuak, hau da, eraikina gehiago jasotzen ari dira eta horretarako baldintza administratiboak (lizentziak) eta Jabetza Horizontalaren baldintzak bete behar dira, Jabeen Batzarraren aho bateko adostasuna lortzeari dagokionez. Bestela, akordioa ez da baliozko izango eta inpugnagarria da.

Jabeak adina trasteleku egin eta bakoitzari bat ematen bazaio, trasteleku bakoitza jabetza pribatukoa izango da. Beraz, titulua aldatu egiten da eta aldaketa Jabetza Erregistrora eraman behar da; baina ez du ezinbestean etxebizitza edo lokal bakoitzaren partaidetza-koefizientea aldatzen. Saltzeko eraikitzen badira, berriz, eta erosteko aukera lehenik jabeei eta, ondoren, komunitateaz kanpokoei ematen bazaie, trasteleku bakoitzari partaidetza-koefiziente bat izendatu beharko zaio, guztien baturaz %100 lortu arte. Kasu horretan Komunitateko Akta-Liburuko aho batezko erabakia jaso beharko da lehenik eta gero, Jabetza Erregistroan eskritura egin eta inskribatu sorrerako tituluaren eta koefizienteen aldaketa. Obretan eta titulazio eta Erregistroko gastuetan egin beharreko diru-ekarpenari buruz, jabekide guztiei dagokie parte hartzea, partaidetza-koefizientearen arabera. Eta teilatu berriaren mantentze-lanak eta konponketa etxebizitza, lokal eta trastelekuen jabe guztiei dagokie, partaidetzako koefiziente berriak kontuan izanda.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du