Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Sukaldeko kanpaia ez da iristen

1998ko azaroan sukaldeko kanpai erauzgailua erosi nuen Barakaldoko (Bizkaia) denda batean eta Islan (Kantabria) dugun etxean jarri nuen. 1999ko otsailean matxura izan zuen eta dendara joan nintzen, artean garantian zegoela eta. Dendaren jabeak hornitzailearen telefono zenbakia eman zidan, konponketa harekin hitzartu behar nuela esanez. Hornitzaileak telefonoz esan zidan teknikariak ez zirela Islaraino joaten. Nik berriro egin nuen erreklamazioa, konponketa edo kanpai berria onartzen nituela esanez. Hornitzaileak bigarren aukera onartu zuen, baina bi edo hiru hilabete itxoin beharko nuela esan zidan, Italiatik ekarri arte. Urtebete baino gehiago daramat eskatu eta eskatu, baina atzerapena da erantzun bakarra. Zer egin dezaket?

Kontsumitzaileen Defentsarako Legearen 11. artikuluaren arabera, ondasun iraunkorrei dagokionez saltzaile edo/eta hornitzailea behartuta dago garantia epearen barruan sortutako akats edo matxurak doan konpontzera. Lehen konponketa nahikoa ez bada, produktuaren ordez ezaugarri berdinak edo antzekoak dituen beste bat jaso edo dirua berreskuratzea aukera dezake kontsumitzaileak. Hala ere, kasu honetan ez da horrelakorik egin (neurri batean zerbitzu teknikoa gailua erosi den lekuan bertan ez dagoelako) eta hornitzaileak hitzez matxuratuaren ordez berria emateko konpromisoa hartu duelako.

Baina akordioa betetzea atzeratu egin da eta garantia epea aurrera doa. Egoera horretan, konpromisoa gogorarazteko hornitzaileari gutun bat bidaltzea komeni da (hobe da harremana idatziz izatea telefonoz baino, erreklamazioa, egunak eta konpromisoa jasota gera daitezen) eta KUIB edo kontsumitzaileen elkarte batera joan eta erreklamazioa aurkeztu, auzia Kontsumo arbitrajearen menpe jar dadin. Kasu honetan, gerta liteke bide judiziala eraginkor ez izatea, froga arazoengatik eta garantia epeari buruzko iritzi desberdinak direla eta, epe hori iraungitzat jo bailiteke, urtebete baino gehiago delako erosketa egin zela. Teknikariek tresna saldu zuen denda dagoen lekutik kanpo joatera derrigortuta dauden ala ez, marka batzuek ez dute aurrez arazoa agertzen, hainbat erkidegotan izaten baitituzte zerbitzu teknikoak. Kasu honetan, itxura denez marka horrek Kantabrian zerbitzu teknikorik ez duenez, garantiako kontratuan hitzartutakoa bete beharko duzu. Baina garantian prestazioa eskaintzeko lekuaz ezer ez badio, garantia-emailearen eta kontratuaren helbideak, hau da, Barakaldok erabakiko du auzia eta zerbitzu teknikoak ez du Islara joan beharrik izango.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du