Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskola-garraioa: 92 enpresa inkestatu eta Estatu guztiko 424 autobusen adina egiaztaturik: Autobusen %7k 16 urte baino gehiago ditu, araudi berriak onartzen duena gaindituta

14 urtetik beherako milioi bat ikaslek autobusean hasten dute eguna

Nolakoa izango da etorkizunean eskolarako autobusa? eta laburbilduz

  • Segurtasuneko bidaiari-lekuak bermatu egiten du ibilgailua irauliz gero karrozeriaren egitura ez deformatu eta bidaiarientzako segurtasun tartea.
  • Ibilgailuak ertz kamutsagoak izango ditu barrutik eta kolpeak malgutzeko gaitasuna duten materialak erabiliko dira.
  • Suaren aurkako materialei esker, sua motel eta era kontrolatuan hedatzea lortuko da.
  • Leihoak txikiagoak izango dira bidaiari babesteko eta gutxieneko neurri bati eutsiko zaio autobusa hustu behar denerako.
  • Sabaian argizulo eta leihatilak izango dira irteera errazteko.
  • Jarleku bakoitzean segurtasun-uhala, bi ainguraketa puntukoa.
  • Erregaiaren biltegia autobusaren erdi aldera eramango da, babestuago egon dadin.
  • Jarlekuak: bi urteko epea eman da gai hori sakon aztertzeko, bidaiariak lotuta joatean, jarlekuek gai izan behar baitute bidaiariaren pisuaren "tirakadari" eusteko.
  • Gidariaren eta laguntzailearen kokapena ohikoa baino altuagoa izango da eta segurtasuneko bidaiari-lekua handitu egingo da.
  • Enpotramenduaren aurkako barra, talkarik gertatuz gero autoak autobusaren azpira sar ez daitezen.
  • Autobusek iraulketaren aurkako arkua izango dute, ABS balaztaak eta beste segurtasun sistema moderno batzuk.

Guraso, irakasle, laguntzaile eta haurrentzako arauak

  • Errespetatu autoko materialak, segurtasunerakoak bereziki.
  • Elkarbizitzako beste gune bat da autobusa; garrantzitsuena segurtasuna da.
  • Haurrak beti leku berean jarriko dira eta geltokien ordena errespetatu egingo dute, jarlekurik aldatu gabe.
  • Puntualtasuna, eta egunen batean haurrak autobusa hartu behar ez badu, jakinarazi arduradunari. Autobusak errespetatu egin behar ditu geltoki bakoitzeko ordutegiak. Presa arriskutsua da gidatzeko.
  • Bidaiariak ez dira jarlekutik altxa behar ibilbidean zehar. Ezta garrasika edo jolasean ibili ere: gidariak arreta galdu edo urduri jar lezakete.
  • Erabiltzaile nagusienek txikienak zainduko dituzte, lasaitu eta gizalegezko portaera erakutsiko dute autobus barruan eta sartu-irtenetan.
  • Motxila eta poltsak ongi helduta eraman behar dira, autobusak kolpetik frenatu eta airean joan ez daitezen.
  • Autobusean ezin da jan edo paperik bota.
  • Gidariak lasai egon behar du. Errespetatu egin behar da, profesional horrekin atsegin agertu behar dugu eta gidatzen ari denean ez hitz egin.
  • Txikienak ez dira aurreko jarlekuetan joango. Autobusaren zatiren bat besteak baino arriskutsuago den arren, aurreko aldea deformaturik eta atea blokeaturik gera liteke ibilgailuak aurrez aurre edo albotik kolpea hartzen badu.
  • Segurtasuneko gailuak non diren eta zenbait ate eta non dauden jakin behar da eta larrialdirik gertatuta ere, ateak irekitzeko botoiak eta leihoak apurtzeko mailuak non dauden jakin. Ikasleen kasuan, "ikuskapen" hori ikasturte hasieran egin liteke.
  • Ateak desblokeatzen dituzten larrialdiko botoiak non dauden aurrez jakitea komeni da. Gorriak edo beltzak dira (ateetan daudenak eta ibilgailuko aginte-panelekoak), baina ez dira isladatzaileak eta, beraz, ez dira gauez ikusten. Ateak desblokeatu egiten dira segundo batzuetan, baina kasurik gehienetan eskuz bultza egin behar zaie. Segurtasun gailu horiek desaktibaturik egon daitezkeenez, komenigarria da laguntzaile edo gurasoek, noizean behin, funtzionatzen dutela egiaztatzea.
  • Larrialdiko leihoak apurtzeko mailuek leihoetatik hurbil egon behar dute, autobusaren horman edo sabaian. Leiho guztiak berdin apurtzen dira, aurrekoa izan ezik. Mailurik eduki ezean, erabili ibilgailuko suitzalgailuak.
  • Su handia pizten bada, hautsi leihoa keak irteera zaildu edo oztopa ez dezan.
  • Autobusak ate bat baino gehiago baldin badu, ohiko irteera hurbilenekotik egingo da. Ikasleei irakatsi egin behar zaizkie ordena eta horrelakoetan txikienei laguntzeko joera.
  • Larrialdi kasuan autobusetik ordenan irteten irakatsi behar zaie ikasleei. Ikastetxeko arduradunen laguntzaz, haurrak protagonista bihurtuko dituen ebakuazio-simulakro baten bitartez eta egunero hartzen duten autobusa erabiliz.
  • Zaindu autobusen adina (matrikulari begiratu), segurtasuneko bitarteko teknikoak eta gidarien lan baldintzak (egunean zenbat orduz lan egiten duten). Baldintza egokiak ez badira, aldaketak eskatu beharko zaizkio enpresari.

KONPARAKETAKO TAULA

Inkestaturiko 92 garraio enpresek diotena
Eskola-garraioan dabilen
autobus kopurua
Autobusen batez
besteko adina

%duten autobusen

%autobusen

%autobusen
Cantabria 40, 5 enpresatakoak 7 urte %32 %65 %60
Nafarroa 68 pertenecientes
a 6 empresas
7 urte %75 %70 %90
Araba 58 pertenecientes
a 7 empresas
8 urte %36 %71 %100
Gipuzkoa 78 pertenecientes
a 9 empresas
7 urte %73 %79 %86
Alicante 69 pertenecientes
a 6 empresas
5 urte %54 %91 %38
Valentzia 181 pertenecientes
a 9 empresas
5 urte %56 %56 %93
Murtzia 86 pertenecientes
a 6 empresas
7 urte %63 %85 %100
Málaga 64 pertenecientes
a 7 empresas
8 urte %31 %45 %51
Madril 96 pertenecientes
a 10 empresas
5 urte %56 %53 %85
Barcelona 104 pertenecientes
a 9 empresas
4 años %50 %69 %92
Burgos 61 pertenecientes
a 8 empresas
5 urte %64 %77 %72
Bizkaia 87 pertenecientes
a 10 empresas
8 urte %68 %69 %94
Guztira 992 pertenecientes
a 92 empresas
8 urte %55 %69 %80

Tarifa media por alumno al mes en cada provincia

Lo que dicen las 92 empresas de transporte escolar encuestadas
Frecuencia media
de la inspección
extraordinaria en los
autobuses
% de autobuses con acompañante % de autobuses
adaptados a minusválidos
% de autobuses
con aseo
Cantabria 2 urtetik behin %20 %0 %15
Nafarroa 3 urtetik behin %53 %9 %9
Araba Urtean behin %83 %5 %3
Gipuzkoa 2 urtetik behin %47 %2 %13
Alicante Cada 5 urte %56 %10 %16
Valentzia 2 urtetik behin %75 %3 %14
Murtzia 2 urtetik behin %70 %17 %57
Málaga 2 urtetik behin %28 %8 %0
Madril Urtean behin %67 %3 %12
Barcelona 2 urtetik behin %100 %0 %14
Burgos 2 urtetik behin %10 %13 %3
Bizkaia 3 urtetik behin %93 %8 %19
Guztira 2 urtetik behin %59 7% %15
Probintzia Batez besteko tarifa
Burgos 5.232 pezeta
Araba 5.976 pezeta
Cantabria 6.339 pezeta
Vizcaya 7.277 pezeta
Gipuzkoa 7.382 pezeta
Alicante 7.597 pezeta
Murtzia 7.925 pezeta
Nafarroa 8.115 pezeta
Málaga 10.179 pezeta
Valentzia 10.688 pezeta
Madril 11.617 pezeta
Bartzelona 12.685 pezeta
Batez besteko tarifa global 8.418 pezeta
Proba praktikoa:Ikastetxeetan egindako autobusen ikuskapena
Probintzia Autobusen batez besteko adina, enpresak emandako datuen arabera Ikuska- turiko autobus kopurua Egiazta- turiko batez besteko adina 3 urte baino gutxiago 3 urte baino gutxiago 10 eta 16 urte artean 17 eta 18 urte artean Más de 18 urte
Burgos 5 urte 15 5 urte %40 %47 %13 %0 %0
Bartzelona 4 urte 55 6 urte %26 %54 %20 %0 %0
Madril 5 urte 56 8 urte %27 %43 %19 %9 %0
Alicante 5 urte 40 7 urte %30 %41 %22 %5 %2
Valentzia 5 urte 42 8 urte %19 %45 %34 %2 %0
Murtzia 7 urte 33 9 urte %15 %39 %43 %3 %0
Vizcaya 6 urte 53 10 urte %11 %40 %43 %4 %2
Nafarroa 7 urte 22 11 urte %14 %27 %50 %4 %0
Cantabria 7 urte 26 9 urte %19 %23 %54 %4 %0
Araba 6 urte 21 11 urte %5 %33 %43 %19 %0
Málaga 8 urte 30 11 urte %13 %23 %40 %17 %7
Gipuzkoa 7 urte 31 10 urte %20 %17 %55 %10 %0
Guztira 6 urte 424 8,6 urte %19.9 %36 %36.3 %6.4 %0.9

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto