Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Gimnasio eta kiroldegiak: Irudiak ez ezik, osasunak ere eskertzen du

Gorputzaren kultuak, batetik, eta osasunarekin zerikusia duen guztiak sortzen duen interesak, bestetik, erakarrita, kirola praktikatzea moda efimero huts baino zerbait baliotsuago bilakatu da

 Horrelaxe egiaztatzen du gimnasio pribatuek eta udal kiroldegiek udazkenero egiten dituzten matrikulazioen ugaltzeak. Jarduera fisiko bat praktikatzen hasteko, gastatu behar den dirua eta inbertitu behar den esfortzu fisikoa alferrikakoak izango ez direla bermatzeko, erabakiak hartu behar dira aurretiaz.

Bizi garen etxetik hurbileko edo gure lantokitik gertuko zentroa aukeratzea, irakasleen titulazioa kontuan izatea eta gure premia edo helburuei hertsien egokitzen zaien jarduera hautatzea (bizimodu sedentarioari saihets egitea, muskuluak garatzea, argaltzeko dieta jasan duen gorputza gihartu, gogortzea), poliki hausnartu beharreko kontuak dira. Tarifak ere eraginik izango du erabakian, nola ez, zentro pribatu eta publikoen arteko aldeak nabarmenak baitira, aurrenekoetan batetik besterako desmailak ere dezentekoa baita.

Jarduera-aukeraren zabala

  • Aerobic: musikaren erritmoan, intentsitate garai eta apaleko mugimendu koreografikoak tartekatzen ditu. Koordinazioa eta erreflexuak hobetzeko jarduera hobezina.
  • Gym-jazz, Funky, aerodance...:aerobic-ean oinarritutako mugimenduak, hainbat musika-erritmori jarraituz.
  • Spinning: aerobic eta txirrindularitzaren teknikak bizikleta estatikoari egokitzea. Intentsitate handiko ariketa kardiobaskular hau hobezina da zelulitisari aurre egiteko, sabela, gluteoak eta hankak indartuz.
  • Body pump:ariketa kardiobaskular eta muskularrak tartekatzen dituen osoko entrenamendu-metodo pertsonalizatua. Oso denbora-epe txikian tonifikatu eta forma fisikoa hobetzen du. Ariketa aerobiko tradizionalak eta era guztietako kirol-materiala elkartzen ditu: step, gomak, halterak, sokak...
  • Boxingaerobic: boxeoko hanka- eta beso-mugimendu xuabeak eta aerobikeko teknika tradizionala konbinatzen ditu. Bihotzaren gaitasuna eta muskuluen tonua garatzen ditu. Koordinazioa eta oreka hobetzeko paregabea.
  • Acuaerobic edo uretako fitness: sakonera txikiko igerilekuan, ur azpitan egiten dira ariketa hauek. Suspergarri eta erlaxagarria, sendabide eta gorputzeko arazoen konpontzaile da. Bestelako ariketek baino tentsio gutxiago eragiten du juntura eta muskuluetan eta lesionatzeko arriskua txikiagoa da, uretan gorputzak karga gutxiago baitu.
  • Muskulazioa: haltera eta bestelako aparailuekin aritzeak muskuluak indartzen ditu, horien bolumena handituz edo ingeradak zehaztuz, lortu nahi den helburuaren arabera.
  • Stretching edo luzatze-ariketa: muskulu, tendoi eta junturak suspertzeko egokia, bestelako ariketetan jarduteko berotze-ariketa gisakoa izan daiteke, lesiorik gerta ez dadin. Gorputz-tenkadura eta estresa baretu egiten du. Gorputzaren postura zuzena berriro eskuratzeko egokia.
  • Yoga: organismoko lau sistema nagusiak (nerbiosoa, arteriala, linfatikoa eta energetikoa) orekan mantentzen ditu. Kirolaren osagarri egokia da, indarra eta malgutasuna areagotu egiten dituelako. Takikardia, insomnioa, depresioaren sintomak eta antzeko arazo funtzionalak hobetu egiten ditu.

Kirola egitearen onurak

  • Adinari dagozkion endakapen-prozesuak eta adimen-funtzioen galera mantsotu egiten ditu.
  • 30 urtetik aurrera sistema kardiobaskularraren ahalmena %25eraino zabal daitekeelarik, horren bitartez gorputzaren pisua kontrolpean mantendu eta muskuluen oxigeno-kontsumoa areagotu egin dezakegu.
  • Odol-zirkulazioa hobetuz, arazo koronario, arterial eta kardiobaskularrak prebenitzen ditu.
  • Hipertentsioa, osteoporosia, diabetesa eta menstruazioaren aurreko tentsio-sindromea apaldu egiten du. - Kolesterol mesedegarriaren maila jasotzen duen bitartean, triglizeridoak murrizten laguntzen du.
  • Inmunologi sistema indartu eta hainbat minbizi-motaren (kolonekoa, besteak beste) agerpena prebenitzen du.
  • Garuneko serotonina-maila (hormona) areagotzen duenez, horrek aldarte hobea eragiten du. Depresioaren, estresaren, antsietatearen eta neurosiaren kontrako eragin mesedegarriak ditu. Itxura fisikoaren hobekuntzak alderdi psikologikoan eragin handia izaten du, norbaitek gustuko irudia hartzen duenean segurtasun handiagoa sentitzen du eta trauma eta konplexuak bazterrean alboratzen dituelako.
  • Ingurune atseginean ariketa egiteak ematen duen gozamen- eta indar-sentsazioa arrunt mesedegarria da, berezko antidepresiboaren antzeko baita. Izan ere, gogo-desoreka eta desantolamenduak pairatzen dituzten pertsonengan lan fisikoak eragin terapeutikoa duela diote psikologoek.
  • Nork bere buruan duen konfiantza, autokontzientzia eta pentsatzeko argitasuna areagotzen du. Areago, memoria bera hobetzeko ona da kirol egitea.
  • Oheratu aurre-aurretik praktikatzen ez bada, bederen, ohiko ariketa fisikoak lo egitearen eraginkortasuna areagotu egiten du.
  • Gimnasiora joateak ere besteekiko harremanak hobetzen ditu: ikasle anitzeko eskolek kideekin harremanak izateko eta gureak bezalatsuko interesak dituzten pertsonak ezagutzeko aukera ezin hobea ematen du.
  • Kontzentratzeko gaitasuna hobetzen du. Aerobikeko eskolak dira horren lekuko zehatza: koreografiek eskatzen duten koordinazio-mailak, mugimendu-mota horiek praktikatzen dituenari, ikasi eta exekutatzen dituen bitartean, kontzentrazio-egoeran mantentzen agintzen dio.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto