Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

10.000 eta 13.000 pezeta bitarteko trekkingeko botak: Kalitate onekoak bai, baina gehienak euritarako ez dira egokiak

Kirolerako oinetakoetan merkatuan eskaintzen den aukera zabal horretan aurki ditzakegu txango arruntekoak, zeharkaldi edo trekkingekoak eta goi-mendikoak

Gama ertaineko trekkingerako zazpi botak, banan-banan

Tucland Pocker

  • 11.900 pezeta. Kalitate-prezioz, erlaziorik onena. Erabilera gomendatua: era guztietako lurretan.
  • Ezaugarri mekaniko bikainek erabilera luzea bermatzen dute, erresistentzia gogorrari esker. Denboran luze iraungo duelarik, kolpeen moteltze ona ahalbideratzen du zolak, energia itzultzeko koefiziente handia baitu.
  • Iragazkaitza eta malgu-malgua. Akats bakarra: barne-zolako hezetasuna zurgatzeko ahalmen eskasa.
  • Osoko kalifikazioa: (5 punturekiko): 4,7 puntu.

Nike Brush Kicker Mid

  • 9.995 pezeta, denetan merkeena. Gorabehera gutxiko lur lehorretan ibiltzeko oinetakorik egokiena.
  • Ezaugarri mekaniko bikainek erabilera luzea bermatzen dute, erresistentzia gogorrari esker.
  • Zolak, izatez malgu-malgua, talken moteltze on-ona egitea ahalbideratzen du. Akatsak: urak botako ehunak iragazten ditu eta barne-zolak ez du ongi zurgatzen barneko hezetasuna.
  • Osoko kalifikazioa: 4,2 puntu.

Salomon Exit Mid

  • 12.995 pezeta. Erabilera gomendatua: era guztietako lurretan, lehor baldin badaude.
  • Ezaugarri mekaniko bikainek erabilera luzea bermatzen dute, erresistentzia gogorrari esker. Kolpeen moteltze ona, malgutasuna (bide lauetan ibiltzeko egokia) eta zurruntasunaren (ibilbide gorabeheratsuetan, hoberena) arteko oreka-maila, egokia.
  • Barneko hezetasuna eraginkortasunez zurgatzen duen plantilla bakarra. Ez da iragazkaitza.
  • Osoko kalifikazioa: 4,2 puntu.

Hi-Tec Sierra Trilogy

  • 11.900 pezeta. Erabilera gomendatua: lur lauetan, baita heze daudela ere.
  • Korapilo-unean lokarriek ebakera-efektuaren aurrean agertzen duten erresistentzia, onargarria baino ez.
  • Zolak ez du ia inolako eraginkortasunik kolpeak moteltzeari dagokionez. Malgutasun handia eta iragazkaiztasun egokia. Barne-zolak ez du hezetasuna behar bezala zurgatzen.
  • Osoko kalifikazioa: 4 puntu.

Trezeta Springer

  • 12.195 pezeta. Erabilera gomendatua: lur gorabeheratsuak, zailak.
  • Ezaugarri mekaniko bikainek erabilera luzea bermatzen dute, erresistentzia gogorrari esker. Zola zurrunekoa izaki, orpo aldeko kolpea ez du behar bezala moteltzen.
  • Uraren aurrean oso iragazkaitza. Barne-zolak ez du hezetasuna behar bezala zurgatzen.
  • Osoko kalifikazioa: 3,8 puntu.

Asolo Elk High

  • 12.995 pezeta. Erabilera gomendatua: lur lau eta lehorrak.
  • Ezaugarri mekanikoak: bernaldea eta punteraren arteko lotura ahulegia, estetika eta iragazkaiztasunaren kaltetan. Zolak bikain moteltzen du talka.
  • Barne-zolak ez du hezetasuna behar bezala zurgatzen.
  • Osoko kalifikazioa: 3,7 puntu.

Boreal Midi

  • 11.975 pezeta. Erabilera gomendatua: lur gorabeheratsuak, lehorrean.
  • Orkatila aldea eta punteraren arteko lotura ahulegia dauka, estetika eta iragazkaitasunaren kaltetan. Orpo aldeko kolpeak moteltzeko ahalmen eskasa.
  • Ez da iragazkaitza. Ebakera-efektuaren aurreko erresistentzia-proba ez zuten gainditu lokarriek. Barne-zolak ez du hezetasuna behar bezala zurgatzen.
  • Osoko kalifikazioa: 3 puntu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du