Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Esne-postre termizatuak: Jogurrak ez diren arren, elikagai aberatsak dira eta ez dute hotzaren premiarik

Esne-postre termizatuen elaborazio-prozesua eta jogurrarena antzekoak badira ere, aurrekoei bukaeran aplikatzen zaien tratamendu termikoari esker hartziduraren eragile den esne-flora indargabetu egiten da

Zazpi esne-postre termizatuak, banan-banan (MARRUBI PUSKETAK DAUZKATENAK / ANANA ETA MELOI PUSKETAK DAUZKATENAK )

PMI

  • 35 pezeta alea. Aukera polita.
  • Gainontzekoek baino karbohidrato gutxiago (%16,2), baina proteina gehien ditu (%3,2). Glukosa (%1) eta laktosa monohidrato (%1,9) gutxien daukana.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Itxura egoki eta naturala, lurrin eta zapore xuabe, atseginak, ukitu krematsua. Marrubi-pusketa gutxi."

RAM

  • 36 pezeta alea. Fruta-mami lehortuaren hondakin gehien (%0,92) eta erantsitako azukre gutxien (%8,5) daukana.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Kolore hitsa, zapore eta usain ez oso biziak, ukitu ez oso krematsua. Besteek baino fruta-pusketa gehiago, aukeran".

PASCUAL

  • 37 pezeta alea. Garestiena. Fruta-mami lehortuaren hondakin gutxien (%0,03) baina proteina gehien dutenetako bat (%2,9).
  • Azukre gehien eransten duenetakoa (%9,7). Dastaketan, 5 puntu: "Kolore, usain eta zapore bizikoa.
  • Ukitua ez oso krematsua, marrubi-pusketak gutxi hautematen direlarik."

KAIGUR

  • 34 pezeta alea. Merkeena. Proteina (%2,1) eta gantz (%0,8) gutxien daukana eta azukre gehien eransten duena (%9,8).
  • Glukosaz (%2,3) eta laktosa monohidratoaz (%2,4), eduki handienekoa. Bero-tratamendua jasaten duten esnekietan onarturik ez dagoen kontserbakariaren eduki txikia; araua urratzen ez badu ere, etiketak zeharo bestelakoa dio, adiera honetan.
  • Dastaketan, 4 puntu: "Itxura ona eta krematsua nabarmendu behar dira. Gainerakoetan, tarteko balioak".

RAM

  • 36 pezeta alea. Hezetasun handien (%79,7) eta karbohidrato (%16,3) eta erantsitako azukre (%7,2) gutxien daukana.
  • Glukosa-eduki handienekoa (%2,4). Dastaketan, 6 puntu: "Kolore hitsa, zapore eta lurrin ez oso biziak, ukitu ez oso krematsua.
  • Fruta-pusketak, ugari-ugariak".

KAIGUR

  • 34 pezeta alea. Merkeena. Proteina (%2,1) eta gantz (%0,6) gutxien dituena, baina karbohidrato (%18) eta sakarosa (%9) gehienekoa.
  • Bero-tratamendua jasaten duten esnekietan onarturik ez dagoen kontserbakariaren eduki txikia; araua urratzen ez badu ere, etiketak zeharo bestelakoa dio, adiera honetan.
  • Dastaketan, 6 puntu: "Kolore hits samarra, baina zapore atsegin-atsegina, ananarena batik bat. Oso ukitu krematsukoa."

PASCUAL

  • 37 pezeta alea. Garestiena. Fruta-mami lehortuaren hondakin (%0,1) eta proteina gehien (%2,9) daukana.
  • Laktosa monohidratoaren edukia, hutsaren hurrengoa (%1,9).
  • Dastaketan, 5 puntu: "Kolore biziko itxura atsegina. Anana eta meloi zaporeen arteko zapore orekatua. Ukitu krematsua, baina marrubi-pusketa gutxi hauteman dira laginean."

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du