Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Agure bat banketxeko eskaileretan erori eta hiru hilabetera hil egin zen

79 urteko gizon bat erori egin zen banketxe baten atarian eskubandarik ez zuten eskailera batzuetan. Izterrezurra hautsi zuen eta horren ondorioz hil egin zen hiru hilabete geroago. Alabek banketxearen aurkako demanda jarri zuten eta aitaren heriotzak eragin zien kalte moralagatik bosna milioi pezetako kalte-ordaina eskatu zuten. Begibistako jotzen zuten banketxearen zuhurtzigabekeria eskaileratan eskubandarik ez izateagatik, hain zuzen ere pertsonentzat lagungarri izatea baita horien funtzioa eta alaben aburuz, eskubanda egon izan balitz, erorketaren ondorioak txikiagoak izango zirelako. Baina Auzitegi Gorenak, 2000ko martxoaren 28ko epai bidez, ezetsi egin zuen hildakoaren alaben kalte-ordain eskaera, ezinezko baita heriotzaren eta banketxearen jokaeraren artean kausa-efektu erlaziorik ezartzea. Ez du zuhurtzigabeziatzat jotzen eskubandarik ez izatea (istripua gertatu ondoren jarri bazuen ere); eskailera horietan beste gertaera mingarririk ez zela gertatu eta erorketa zenduaren egoera psikofisiko kaskarraren ondorio izan zitekeela adierazi zuen. Esandakoagatik, banketxearen aldetik zabarkeriarik ez zela izan uste du Auzitegiak eta, beraz, alabek ezarritako errekurtsoa ezetsi eta kostuak ordaintzera kondenatu zituen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du