Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Erabiltzaile batek olioa aldatzera eraman zuen autoa. Handik denbora gutxira matxura izan zuen autoak eta beste garaje batera eraman zuen. Autoak karterrean oliorik ez zuela ikusi zuten, tapoia behar bezala hariztatu ez zenez, hautsi egin baitzen. Tapoia aldatu eta ontzia olioz beteta konpondu zen matxura. Baina hilabete beranduago, beste matxura bat izan zuen autoak, lehen garajeko konponketaren ondorioz, baina lantegi hark uko egin zion kalteen kargu egiteari, zerbitzua egin zenetik matxura gertatzera autoak 8.457 kilometro egin zituelako eta, beraz, erruz gainditu zirelako legeak garantiarako ezartzen dituen 2.000 kilometroak.
Zaragozako Lurralde Auzitegiarentzat (2000ko urtarrilaren 25eko epaia) logikoa eta zentzuzkoa da bigarren matxura lehen tailereko lanaren ondorio dela frogatu ondoren, eta urtarrilaren 10eko 1457/1986 Dekretuak ezarritako garantia epea -3 hilabete edo 2.000 kilometro eta 15 egun edo 2000 kilometro ibilgailu industrialentzat- gorabehera, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorreko 25. eta hurrengo artikuluetako erantzukizunari loturik dagoela garajea. Horregatik, erabiltzaileari 771.135 pezetako kalte-ordaina eta legezko interesak ordaintzera zigortu zuen tailerra eta demandatua lehen instantziako kostuak ordaintzera.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa