Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Tabacaleraren erantzukizuna Buerguer Sindromean

Erretzaile batek Tabacalera eta Ekonomia eta Hazienda Ministerioaren aurkako demanda jarri zuen eta 350 milioi pezetako kalte-ordaina eskatu, kontratuz kanpoko erantzukizunagatik, bere ustez Ducados markako tabakoa erretzeagatik baitzuen Buerguer Sindromea izeneko gaixotasuna. Madrilgo Lehen Instantziako 70. Epaitegiaren arabera (2000ko apirilak 7ko epaia) hiru premisa behar dira kontratuz kanpoko erantzukizuneko ekintza batek aurrera egin dezan: demandatuaren (Tabacaleraren) ekintza edo omisio errudun edo zuhurtziagabea, emaitza kaltegarria eta ekintza edo omisioaren eta katearen arteko kausa erlazioa.

Kasu honetan, lehenik eta behin egiaztaturik zegoen gaixoa erretzaile handia zela eta erretzen jarraitu zuela gaitza antzeman ziotenean tabakoa uztea gomendatu zioten arren; eta gaitzak okerrera egin zuela, besoak eta zangoak moztera ere iritsi arte. Bigarrenik, Buerguer gaitzaren jatorria ezezaguna dela aipatzen da, tabakoa kontsumitzeak gaixoaren egoera okertzen duen arren baina horregatik ezin dela kausa-efektu erlaziorik aipatu, gaixo guztiak ez baitira erretzaileak eta erretzeari uztean ez baita gaixotasuna desagertzen, bilakaera hobea izan arren. Esandako guztiagatik, epaitegiaren aburuz ezin da kausalitate harremanik ezarri tabakoa erretzearen eta gaixotasunaren artean; erreklamazioa ezetsi egin zen, beraz, eta demandatzailea kostuak ordaintzera zigortu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du