Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Jaiegunak lanegun gisa kobratu zituen Telefónicak

Telefónica enpresak errekurtsoa aurkeztu zuen Burgosko Udalaren laudo arbitral bat indargabetzeko. Erabailtzaile batek 1999ko urtarrilaren 6an eta martxoaren 19an egindako dei batzuegatik ezarritako tarifagatiko erreklamazioa zen, dei horiei lagunegunetako tarifa ezarri baitzitzaien, erabiltzailearen ustez jaiegun izan arren. Eta kontsumitzaileak arrazoi zuen. Laneko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez, egun horiek jaiegun izan ziren Gaztela eta Leonen.

Burgosko Lurralde Auzitegiak (2000ko urtarrilaren 5eko epaian) dio erabiltzailea ez dagoela derrigorturik -Telefonicak zioen bezala- egun jakin batean jaiegunetako tarifa ezarriko den ala ez informazioa eskatzera. Konpainiaren aburuz, okerreko erantzuna ematen badu bakarrik sortzen zaio enpresari erantzukizuna. Baina Auzitegiak dio ez zela beharrezkoa kontsumitzaileak Arreta Pertsonalerako 1004 Lineara deitu eta egun horiek jai ziren ala ez galdetzea, izan ere, arrazoi osoz pentsa baitaiteke egun horietako tarifa jaiegunetakoa izango zela. Horrenbestez, Telefonicari egotzi zizkion errekurtsoaren kostuak; erreklamazioaren zenbatekoa hain txikia (736 pezeta) izanik, jokaera moderatu eta zuhurragoa zen arbitrajeko ebazpenarekin konformatzea eta horren kopuru txikiko errekamazioa eragin publikoko gisa ez planteatzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du