Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Andregaiarekin nebilela, kontu korronte bat ireki genuen eta neu azaltzen nintzen titular nagusi gisa. Aspaldi utzi genuen harremana baina hilabete batzuk geroago kontu zenbaki horretan 350.000 pezetako zorra nuela jakinarazi zidaten banketxetik, eta nik ez dut kopuru hori gastatu. Andregai ohiak ez ditu zorrak ordaintzen eta titular gisa, neuk ordaindu behar ditut, bestela abokatuetara joko baitu banketxeak. Zer egin dezaket?
Kontu mota honetan titularretako edozeinek erabil dezake dirua, bere sinadurarekin, beste titularren baimenik gabe. Hala ere, zorpekoa eragin duten karguak titularretako batek eragin dituenez, ezingo lirateke beste titularrak zorra bere gain hartzera behartu. Gorenaren aburuz (1991ko ekainaren 14ko epaia), onartezina da kontu batean -bereizi gabea eta solidarioa izan arren- titular batek eragindako zorrak beste bati ordainaraztea eta horixe da banketxeak egin nahi duena.
Esandakoagatik, zuzenbidearen arabera egokiagoa litzateke banketxeak zorraren kopurua gastatu zuenari bakarrik eskatzea, huraxe baita zorraren erantzule. Edozein modutan ere, bada besterik uste duenik ere: honelako kasuetan titular guztiak solidario direla dioenik, alegia. Lurralde Auzitegietan ere irizpidea ez da bateratua eta zorpekoa eragin ez duten titularren kontrako demandak ontzat eman dituzten epaiak ere badira. Besterik litzateke, adibidez, banketxeak zorra ordaintzea esigitzen dion pertsona kontuaren titular bakarra izan eta gastua egin duena pertsona baimendua denean. Kasu horretan, banketxearen aurrean titularra da zorpekoaren erantzule. Horregatik, abokatu batengana jotzea komeni da banketxearen aurrean bitartekari izan dadin, kontratuaren baldintzak, zorra ordaintzea eskatuz banketxeak egindako jakinarazpenak eta, orokorrean, kasu bakoitzeko inguruabar partikularrei begiratuz.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa