Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxe berriko zoruko egurrak ireki egin ziren berogailua piztean

Pasa den udan etxebizitza bat erosi nuen eta irailera arte ez nuen inolako arazorik izan, eguraldi txarra hasi arte. Berogailua piztu genuenean, lurreko oholak irekitzen hasi ziren ia gela guztietan. Hainbat milimetro zabal eta metro bat luzeko irekiuneak dira eta hori ez da inondik ere normala etxe berri batean. Enpresa eraikitzaileari jakinarazi nion eta adeitasun handiz, ikustera etorri ziren duela hilabete batzuk. Udara arte itxoiteko erantzun ziguten, gehienetan denborarekin itxi egiten direla eta. Baina ez da hala gertatu, alderantziz baizik. Hauxe da nire kezka eta kontsulta: Egurraren akats horiek erreklamatzeko eperik ba dago? Ba al dut eskubiderik enpresa eraikitzaileari etxearen eskriturak egin eta bizi izaten jarri ginenetik hilabetera gertaturiko akats horiek erreklamatzeko? Zorua berriro bernizatu behar dute?

Garrantzitsua da erreklamazioa idatziz uztea, sustatzaileari gutun egiaztatua edo jaso izanaren egiaztagiria duen telegrama bidaliz. Ohar horretan jakinaraziko zaio hitzartutako epea pasa ondoren zoruko akatsek, bere horretan jarraitu ezezik, areagotu egin direla eta etxea bizi izateko baldintza txarretan dagoenez, ahalik eta lasterren kalteak egiaztatu eta konpontzera etortzea espero duzuela. Bernizatu behar den ala ez, saltzaileak egoera onean utzi behar du egurra eta horretarako berriz bernizatzea beharrezko balitz, egin egin beharko litzateke. Beste aukera bat konponketa beste norbaitek egin eta saltzaileari faktura pasatzea da (hobe aurrez ados jartzea). Demanda jartzeko epeari dagokionez, kalteen garrantziaren arabera izango da hori. Gehienetan, garrantzi gutxiko akatsak Kode Zibileko ezkutuko akatsen erregimenaren menpe izaten dira eta sei hilabeteko epea izaten da erreklamazioa jartzeko (epe hori iraungirik da eta ezin da exekututa). Hala ere, alde bien arteko ahozko akordioan oinarriturik, egintza propioen dotrina ezar liteke. Hau da, etxearen eraikitzaile-saltzaileak kalteak konpontzeko konpromisoa hartu zuen, hitzartutako epea pasa ondoren akatsek berdin jarraitzen bazuten. Ikuspegi judizialetik, hitzezko akordioa frogatzea izango litzateke oztoporik handiena. Beste aukera batzuk: erreklamazioa saltzailearen kontratuzko erantzukizunaren bidetik planteatzea, Kode Zibileko 1591. artikuluan oinarriturik. Horretarako hamabost urteko epea du erosleak. Eta Kode Zibileko 1591. artikuluak hamar urteko epea ematen dio aurria eragiten duten akatsen kasurako.

Jurisprudentziarentzat, aurri kontzeptua oso zabala da eta eraikuntzako elementuen aurri funtzionala ere biltzen du eta ez diote ezinbestean etxebizitzaren segurtasun eta egonkortasunari eragiten. Horrela, Epaitegi Gorenak kontzeptu horretan sartzen ditu kontratua haustea dakarten edo etxebizitzaren bizigarrigasunari eragiten dioten akatsak, hala nola sabai faltsuak erortzea, hezetasuna eta filtrazioak edo hoditeriak haustea, eragina baitute etxearen bizigarritasunean. Beste hainbeste gertatzen da egurra irekitzen denean ere. Kasu honetan, denbora arrazoiak tarteko, ezin da ezarri Eraikuntzaren Ordenazio Legeko erantzukizun erregimena.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto