Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Dendara salgaiak itzultzea: Erosi aurretik informazioa eskatzea funtsezkoa da

Produktuak dendara itzultzean oso ohikoa da oraindik bezero eta saltzaileen artean arazoak eta liskarrak gertatzea

  Egia da denda batzuek ez dituztela errespetatzen merkataritzako jarduerak arautzen dituzten legeak, baina bestalde, kontsumitzaileok ere ez dugu oraindik gure eskubideez behar adina informazio eta sarritan, ez dauden legeak edo kasu bakan batzuetan ezartzen direnak betetzea eskatzen dugu. Horregatik, erosketa bat egin aurretik informazioa eskatzea komeni da, gero arazorik ez izateko.

Dendara salgaiak itzultzea

  • Gogoan izan salgaiak erosi aurretik akatsen bat duen kasuan bakarrik duela bezeroak dirua itzultzeko eskubidea. Kasu horretan, salgaia aldatzea nahi ez badu behintzat, produktuaren prezioa dirutan itzultzea eskatu ahal izango du erosleak eta ez du txartel, txeke edo barne-monetarik onartu beharrik izango.
  • Establezimenduek askatasun osoz erabaki ahal izango dute akatsik gabeko produktuak itzultzea onartu ala ez. Onartuz gero, baldintzak ere zehaztuko dituzte (epeak, itzultzea dirutan edo erosketa-txarteletan egingo den, bildukia irekita egon daitekeen eta abar). Horregatik, produktu bat erosi aurretik galde ezazu alda daitekeen ala ez eta zein baldintzatan.
  • Gorde ezazu beti erosketa-txartela. Edozein aldaketa egin edo itzultzea eskatzeko ezinbestekoa da txartela aurkeztea.
  • Denda edo produktu bati buruzko publizitatean gustura geratu ezean dirua itzuliko dizutela iragartzen bada horretarako eskubidea duzu, publizitatea loteslea baita egiten duenarentzat. Hala ere, saltzaileak erabakiko du publizitate bidez iragarritako baldintzak noiz bukatzen edo eteten diren, eta beraz, erosi aurretik galdetu baldintza horiek indarrean dauden.
  • Etxez-etxeko salmentan eta urrutiko salmentan 7 eguneko epea duzu, salgaia jasotzen duzun egunetik, berriro itzultzeko.
  • "Gustura geratu ezean, dirua itzuliko dizugu" iragartzen ez denean, eta produktu akastunen bat itzuli nahi baduzu, saiatu saltzailearekin adiskidantzazko traturen bat lortzen, baina ez ahaztu establezimenduak eskubidea duela salgaia bueltan ez onartzeko.
  • Egun batzuetan proba egiteko baldintzarekin produkturen bat erosten duzunean, erabakitako epean itzultzeko eskubidea duzu. Eperik jarri ez bada, 7 egunekoa izango da.
  • Eperako erosketetan, eska ezazu salgaia eskuratu eta hurrengo hiru egunen barruan erosketa-kontratua indarrik gabe uzteko aukera ematen duen klausula sartzea.
  • Legez kontratua indargabetzeko eskubidea izan arren saltzaileak ordaindutako dirua itzultzeari uko egiten badio, jo ezazu hurbileneko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegora edo Kontsumo Arbitrajeko Juntara.
  • Ez ahaztu ezin dela itzuli erreproduzi edo kopia daitezkeen produkturik (bideo zintak, kaseteak, CDak), barruko arroparik, higieneko produktu edo festarako jantzirik.
  • Denda batek denboraldi guztian zehar itzulketak onartzen baditu, beherapen garaian ere onartu beharko ditu. Bestela, jakinarazi egin beharko du (kartelen bitartez, adibidez). Jantziak konpondu beharra denean (luzera edo maukak moztu, gerria estutu...) beste hainbeste gertatzen da. Denboraldian zehar dohainik egin arren beherapenetan ordaindu egin behar bada, ohartarazi egin beharko du dendak.
  • Sei hilabete edo gehiagoko bermea duten produktuak -etxetresna elektrikoak, lanabesak, altzariak eta antzekoak- itzultzea, honela egiten da: erosleak, fabrikazio akatsak direla medio garantia epea bukatu baino lehen produktua itzultzen badu, saltzaileari dagokio fabrikazio akatsik ez dela frogatzea. Alderantziz, garantia epea amaitu ondoren itzultzen bada, erosleak berak frogatu beharko du produktuak fabrikazio akatsak dituela.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto