Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxeko animaliekin nola jokatzen dugun: Animaliei ez diegu beti ematen eskatzen duten zainketa eta arreta

Etxeko animaliek konpainia egiten digute, erruz itzultzen dute ematen zaien maitasuna, haur eta gazteei beharrezko diren errutina eta erantzukizun kontzeptuak ezartzen dizkiete, eta izaki bizidun errepikaezin batekin harremanetan jartzen gaituzte

Txakurra, animaliarik kuttunena

  Etxean animaliaren bat duten pertsonen erdia baino gehiagok txakurra du. Zale gehien dituen hurrengo animalia txoria da (inkestatuen %25ek) eta hirugarren katua aipatzen da (%22). Txakurrak eta katuak dira, alde handiz, herri txikietan animalia ohikoenak. Gainerako maskotak (hamsterrak eta akuriak, espezie exotikoak eta dortokak) hiri handiagoetan bizi diren familiek aukeratu ohi dituzte, eskuarki.

Bestalde, elkarrizketaturiko pertsonen %64k animalia bakarra du, baina %16k bi dauzka eta hiru beste %7k. Hala ere, espezie bereko animaliak izan ohi dira gehienetan: etxean animaliak dituztenen %12k bakarrik ditu bi espezietakoak eta %3k bakarrik izaten ditu hiru espezie desberdinetakoak. Pedigririk gabeko katua da ohikoena katu zaleen artean (%50), siamdarra gero (%32) eta pertsiarra ondoren (%12). Txakurren artean ere arraza garbirik gabeak dira ugarienak (%33) eta atzetik, polizia txakurra (%10). Arriskutsu kontsideratzen diren arrazak -doba txakurra, harrapari mallorkarra, doberman eta rotwailler izenekoak-- ez dira iristen Estatuko txakurren %12era, CONSUMERen inkestako datuen arabera.

Beste espezie batzuetan, kanarioa da hegaztien artean nagusi (%49), eta atzetik perikitoa (%27), loroa (%6) eta karnaba (%4,5). Arrain-ontzi edo akuarioa dutenen herenak eta gehiagok ez daki arrainak zein espezietakoak diren. Erantzun zutenen artean, %17k ur hotzetako arrainak dituela adierazi zuen eta %24k ur berokoak dituela. Azkenik, dortokak dituzten hiru lagunetik bik uretakoa dutela esan zuten eta %25ek, berriz, lurrekoa.

Animalia egoitzan uztea, arraroa

Oporretara joan eta animalia eramaten ez dutenen kasuan lagunak eta familiakoak arduratzen dira, batez ere, zainketaz (txakurra dutenen artean %70 eta katua dutenen %48renean). Hurrengo aukera animalia etxean bakarrik uztea da (%20) eta beste hainbeste katuarekin ere (%36). Aukera horixe hautatzen dute herri txikietan bizi direnek gehienetan eta hiri handietako bizilagunek, berriz, nahiago izaten dute lehen aukera. Baina animalia bakarrik uzten dutenen artean %10ek lasaitasunez uzten du, norbait ikustera joango zaiola badakielako. Animalien egoitzak erabiltzeko ez dago ohitura handirik, eta ohikoagoa da txakurren artean (%4), katuen kasuan baino (%1). Hiri handietan bizi direnek bakarrik erabiltzen dituzte egoitzak, kasu bietan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto