Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxeko animaliekin nola jokatzen dugun: Animaliei ez diegu beti ematen eskatzen duten zainketa eta arreta

Etxeko animaliek konpainia egiten digute, erruz itzultzen dute ematen zaien maitasuna, haur eta gazteei beharrezko diren errutina eta erantzukizun kontzeptuak ezartzen dizkiete, eta izaki bizidun errepikaezin batekin harremanetan jartzen gaituzte

 Gainera sarritan, ibiltzeko ohitura eta joera handirik ez duten pertsonak behartu egiten dituzte horretara eta laguntza estimagarri bihur daitezke arazo psikologikoak edo gaixotasun luzeak dituztenentzat ere. Eragin lasaigarria dute eta, azken ikerketek erakusten dutenez, animaliekin ibiltzean arterietako presioa eta antsietate maila gutxitu egiten zaio hainbat pertsonari. "Gozamen hutsa da" esango luke haur batek hainbeste desio zuen txakurtxoa oparitzen dioten unean; baina, zer portaera dugu gure animaliekin? Elikadura eta mantenu egokia ematen ote diegu, albaitariarenera eraman eta gozatzeko eta bere espezieko animaliekin harremanak izateko behar adina leku eta denbora ematen ote diegu? Etxean animalia bat edo gehiago dituzten 626 pertsonari Estatu espainiarrean egindako inkesta baten bitartez, etxeko animalienganako jarrera eta portaeretara hurbildu da CONSUMER, hiri handietan (Madril, Bartzelona, Sevilla, Valentzia eta Bilbo) eta hiri ertainetan (Iruñea, A Coruña, Santander, Badajoz, Jaen...), txikietan (Aranda de Duero, Calpe, Chipiona, edo Eibarren), eta herrietan (Agurain, Arévalo edo Carboneras herrietan) eta 2.000 bizilagunetik beherako hainbatetan ere, hala nola Quel (Errioxa) edo Mayorgan (Valladolid). Animaliaren jabearen bizilekua ez da garrantzirik gabeko kontua. Alderantziz: inkesta guzt. Katuen jabe gehienek (%84) pentsu prestatua ematen diete animaliari, horixe baita elikatzeko modurik egokiena, behar dituzten nutrigarri guztiak edukitzeaz gain, animaliak ez baitu izango janari-hondarrak jatearen ondorioz gertatu ohi den arazorik.

Pentsua gutxiago erabiltzen da herri txikietan, baina horietan ere nahiko hedatuta dago (%61), janari-hondarrak ere herrietan gehien ematen zaizkien arren. Beste horrenbeste gertatzen da txakurrekin ere: inkestatuen %83k dio pentsua ematen diola txakurrari eta produktu horren kontsumoa oso finkaturik dago hirietan eta herrietan (gutxiago bada ere). Alabaina, hiri handietan bizi diren jabeen %27k bakarrik ematen dizkiete txakurrei janari-hondarrak eta herrietan %64raino iristen da kopurua. Beste ondorio bat, txakurra dela elikatzeko animaliarik garestiena: batez beste, hilean bost mila pezeta baino gehiago. Atzetik katua, 3.300 pezeta inguru. Dortoka da merkeena: 615 pezeta hilean. Bestalde, pasa den udan lagunek eta familiartekoek zaindu zituzten, batez ere, jabeekin oporretara joan ez ziren animaliak. Beste aukera bat txakurra (kasuen %20an) edo katua (%36) etxean bakarrik uztea izaten da. Etxeko animaliak hartu eta zaintzen dituzten egoitzetara eramateko joera txikia dago oraindik: %4 txakurrekin eta %1 katuekin (eguneko 1.000 pezeta inguruko kostuarekin).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto